TRIPONTZIA

OLENTZEROTAN OPARITU TRIPONTZIA! Gabiriako ostatuan eta Aztiriako erretegian (irekitzen dutenean) egongo dira salgai.   URTARRILAREN 15EAN IZANGO DA ZOZKETA, ZORTE ON!

AHO OSASUNA

Larunbatean, azaroak 11n aho osasunari buruzko hitzaldia eman zuen Maialen Igarzabalek. Jende asko gerturatu ez zen arren, oso hitzaldi entretenigarria izan zen. *Gogoratu, webgunean agenda daukagula eta bertan jartzen ditugula  hitzaldi eta ekintza guztien informazioak.

HIP HIP URRI: MENDI IRTEERA

Urriak 8, igandea, Gabiria-Ormaiztegi-Beasain artean antolatutako Kultur mendi ibilaldia izan zen Talde eta giro aparta bildu zen eta goizeko 9:30- 14:30 bitarteko iraupena izan zuen irteerak. 9:30ean Gabirian elkartu ginen guztiok eta trikitixaz giroturik Ormaiztegira jaitsi ginen Olalkiagako bidetik. Bidean, hosto eta makilak jaso genituen Ormaiztegin egingo zen eskulanerako. Eskulanean axotak egin behar izan genituen … Continue reading HIP HIP URRI: MENDI IRTEERA

BAZTARRIKA BASERRIA, EITB-KO IZAR

Baztarrika baserria, Eitb-ko izar Bertatik Bertarako kide den Baztarrika baserria Eitb-ko “Oinak lurrean” saioan agertu zen irailaren 25ean. Erreportaje ederra egin zieten! Familiaren eguneroko lanak erakutsi zituzten bertan, eta Baztarrikan emakumeek izan duten garrantziaz ere hitz egin zuten. Izan ere, hiru belaunalditan emakumeak izan dira artaldearen arduradun. Ikusi nahi? http://www.eitb.eus/eu/telebista/bideoak/osoa/5101848/bideoa-idiazabalgo-gazta-gabiriako-baztarrika-baserrian-gipuzkoa/

KATALUINIARREN ALDE

Atzo, urriak 3, arratsaldeko 19:00etan konzentrazioa egin zen Gabiriako udaletxearen aurrean Kataluinian gertatutakoa kritikatu elkartasuna adierazteko.  

ANDRA MARI JAIAK 2017

SAN LORENTZO EGUNA Abuztuak 10, osteguna 11:00 Meza nagusia Ondoren, hamaiketakoa 16:00 Mus txapelketa   ANDRA MARI JAIAK Abuztuak 13, igandea – Goiz eta arratsaldez Biribilketa baserriz baserri herriko txistulariekin 18:00 Txupinazoa eta makila jaitsiera txistularien iritsierarekin Aurten pregoia Baztarrikakoek irakurriko dute; eta bertsolari, dantzari eta trikitilariak ere izango dira. 19:00 Larraulgo Boteluze taldea Ondoren, … Continue reading ANDRA MARI JAIAK 2017

UDALEKUAK 2017

Aurten ere udalekuak hasi dira! Ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira eta 30umek hartu dute bertan parte 3 begiralerekin batera. Hainbat ekintza berri egingo dira aurten (zirko eguna, erobisioa…) beste urteetako batzuk errepikatuko diren arren (txef txikia, garaiora bisita…). Ea ekintza guztiak egiteko eguraldiak laguntzen jarraitzen duen!

Judo erakustaldia

Gabiriako judo jaialdia ekainaren 17an izan zen herriko frontoian 15:30etatik 18:00ak bitartean.    Guztira, 125 judokek hartu zuten parte bertan. Gabiriarrez gain (12 judoka), beste hainbat herritatik etorri ziren: Legazpiatik, Zumarragatik, Ondarrutik, Azpeitiatik, Zumaiatik, Eibartik eta Arrasatetik.     Jaialdiaren hasieran, musikaz lagunduta, beroketa batzuk eta jolasak egin zituzten eta ondoren taldekako “borrokak” hasi ziren. “Borroka” … Continue reading Judo erakustaldia