ARROAGA_LARREA-AZPI, 16 H.I.E.KO PLAN PARTZIALAREN HASIERAKO ONESPENA ETA JENDAURREKO INFORMAZIOA

 2021eko irailaren 17ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onartua izan da Gabiriako Arau Subsidiarioetako “ARROAGA-LARREA-AZPI” izeneko 16 H.I.E.ko  Plan Partziala. Indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, jendaurrean jartzen dira Plan Partziala, Ingurumen Azterketa Dokumentua eta Eragin Linguistikoaren Ebaluaketa dokumentua 20 egunetan zehar, bihartik kontatzen hasita, dagozkion iragarkiak gaur argitaratu baitira GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN eta El Diario … Continue reading ARROAGA_LARREA-AZPI, 16 H.I.E.KO PLAN PARTZIALAREN HASIERAKO ONESPENA ETA JENDAURREKO INFORMAZIOA

Kirol ikastaroak herrian bertan

Ikasturte hasierarekin batera, aurten ere martxan jarri nahi ditugu herriko kirol ikastaroak. Pilates, GAP, Zumba eta Yoga ikastaroak izango dira ikasturte osoan zehar, aurreko urteetan bezalaxe. Interesik izanez gero, idatzi 687850402 telefono zenbakira (Ainhoa). Behin interesatuak taldeetan bilduta, moldatuko gara egunak eta ordutegia zehazteko. Animatu eta eman izena!

Izan Bidea ekimena: Gabiriatik Ametzetako gainera

Larunbat honetan, maiatzaren 8an, Sarek antolatutako Izan Bidea ekimenarekin bat eginez, Euskal Herriko mendi tontorren igoeran parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu. Gabiriatik Ametzetako gainera igoko gara. Horretarako, 11:00etan elkartuko gara Minetako kanpan, 11:30 alderako tontorrera iritsi eta argazkia ateratzeko. Animatu eta gerturatu!

2021eko Udaberri Kulturala

Iaz ia ekintza guztiak bertan behera utzi behar izan genituen, eta horietako batzuk berrartuta eta berriak gehituta, honako egitaraua prestatu dugu aurtengo udaberrirako. Aforo kontuak direla eta, ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Udalean izena ematea (943880734 edo udala@gabiria.eus).

Hegazti gripearekin lotutako neurriak bertan behera

Duela aste batzuk hegazti gripea zela eta Eusko Jaurlaritzak ezarri zituen neurriaren berri eman genizuen. Bada, gaur argitaratu da neurri horiek bertan behera uzten dituen agindua. Aurreko oharrean aipatu genizkizuen eta bertan behera geratu diren neurriak honako hauek dira: Debekatua dago hegaztiak aire zabalean haztea. Hegaztiak aire zabalean edukitzeko, txori-oihalak jarri beharko dira, edo basa-hegaztiak … Continue reading Hegazti gripearekin lotutako neurriak bertan behera

Hegazti gripearen inguruko oharra

Gipuzkoako Foru Aldundiak hegaztien gripea dela eta udalerri guztiei egindako eskaeraren inguruko informazioa daukazue honako oharrean: Hegazti-gripea gero eta gertuago omen daukagu, eta azken asteetan basoko zein etxeko hegaztietan zenbait foku agertu dira Landetan, baita Kantabrian eta Gironan ere. Hegazti migratzaileek etxeko hegaztientzat izan dezaketen arriskuaren aurrean, zenbait neurri hartu dira Gipuzkoako ustiategi guztietan (autokontsumorako … Continue reading Hegazti gripearen inguruko oharra

Txor-txor bakarrizketa eta bertso saioa

Dakizuen moduan, etzi hasiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Oraindik txapa jaso ez baduzue, udaletxean daukazue horretarako aukera. Euskaraldiaren harira, bi jarduera antolatu ditugu: Azaroaren 26an, Beatriz Egizabalen “Txor-txor” bakarrizketa umoretsua iluntzeko 19:00etan, elizako saloian. Abenduaren 5ean, Gabiriako bertsolarien saioa iluntzeko 19:00etan, elizan. Saio batean zein bestean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, deitu … Continue reading Txor-txor bakarrizketa eta bertso saioa

Covid 19aren inguruko informazioa eskura

Gipuzkoako Foru Aldundiak covid 19aren inguruko informazioa biltzen duen atala jarri du herritarren eskura. Bertan, koronabirusarekin lotutako informazio orokorra, eta Gipuzkoako herrien inguruko datu zehatzak ikusteko aukera dago. Gabiriako Udalak bere webgunean txertatu du atari horretara erraz sartzeko bidea. Nahikoa da gabiria.eus webgunean sartu, eta irudiko birusaren ikurrean klik egitea.

Argitu ikastaroak

Aurreko asteartean, hilaren 20an, energia aurrezteko aholkuen inguruko ikastaroa izan zen udaletxeko areto nagusian. Datorren asteartean egitekoa zen energia berriztagarriei buruzko ikastaroa ordea, bertan behera geratu da osasu-egoera dela ta. Espero dugu aurrerago egiteko modua izango dela.