Kike Amonarrizen hitzaldia haurren inguruko helduentzat

Bi aldiz atzeratu ondoren, azkenean, asteazken honetan, otsailaren 2an, arratsaldeko 17:00etan Kike Amonarrizen hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dugu herriko kultur etxean. Gurasoentzat, irakasleentzat, haurren zaintzan aritzen direnentzat… Umeen egunerokoan parte hartzen duen edonorentzako saioa izango da. Ordu eta erdi ingurukoa izango da, eta bitartean zaintza zerbitzua izango da dantzalekuan. Animatu, eta parte hartu!

Kike Amonarrizen hitzaldia

Gabonen aurretik Kike Amonarriz Gabirian eskaintzekoa zen hitzaldia atzeratu egin behar izan genuen. Azkenean, urtarrilaren 19an izango da, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan kultur etxean. Aurrekoan bezala, zaintza zerbitzua izango da. Gogoratu haurren inguruan zabiltzaten helduei zuzendutako emanaldia izango dela; hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko saio dibertigarria. Animatu, eta hurbildu!

ARROAGA_LARREA-AZPI, 16 H.I.E.KO PLAN PARTZIALAREN HASIERAKO ONESPENA ETA JENDAURREKO INFORMAZIOA

 2021eko irailaren 17ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onartua izan da Gabiriako Arau Subsidiarioetako “ARROAGA-LARREA-AZPI” izeneko 16 H.I.E.ko  Plan Partziala. Indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, jendaurrean jartzen dira Plan Partziala, Ingurumen Azterketa Dokumentua eta Eragin Linguistikoaren Ebaluaketa dokumentua 20 egunetan zehar, bihartik kontatzen hasita, dagozkion iragarkiak gaur argitaratu baitira GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN eta El Diario … Continue reading ARROAGA_LARREA-AZPI, 16 H.I.E.KO PLAN PARTZIALAREN HASIERAKO ONESPENA ETA JENDAURREKO INFORMAZIOA

Kirol ikastaroak herrian bertan

Ikasturte hasierarekin batera, aurten ere martxan jarri nahi ditugu herriko kirol ikastaroak. Pilates, GAP, Zumba eta Yoga ikastaroak izango dira ikasturte osoan zehar, aurreko urteetan bezalaxe. Interesik izanez gero, idatzi 687850402 telefono zenbakira (Ainhoa). Behin interesatuak taldeetan bilduta, moldatuko gara egunak eta ordutegia zehazteko. Animatu eta eman izena!

Beldur Barik programak antolatutako tailerrak

Beldur Barik programak bi tailer antolatu ditu 16 eta 26 urte arteko gazteentzat: Mutilei zuzendutako ligoteo tailerra: ekainaren 30ean, 12:00-13:30 artean, online. Izena emateko: bit.ly/LigoteoTailerra Neskei zuzendutako autodefentsa ziber-feminista tailerra: uztailaren 1ean, 12:00-13:30 artean, online. Izena emateko: bit.ly/AutodefentsaZiberFeminista Izen-ematea irekita dago; ekainaren 25a izango da horretarako azken eguna. Animatu eta eman izena!

Izan Bidea ekimena: Gabiriatik Ametzetako gainera

Larunbat honetan, maiatzaren 8an, Sarek antolatutako Izan Bidea ekimenarekin bat eginez, Euskal Herriko mendi tontorren igoeran parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu. Gabiriatik Ametzetako gainera igoko gara. Horretarako, 11:00etan elkartuko gara Minetako kanpan, 11:30 alderako tontorrera iritsi eta argazkia ateratzeko. Animatu eta gerturatu!

2021eko Udaberri Kulturala

Iaz ia ekintza guztiak bertan behera utzi behar izan genituen, eta horietako batzuk berrartuta eta berriak gehituta, honako egitaraua prestatu dugu aurtengo udaberrirako. Aforo kontuak direla eta, ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Udalean izena ematea (943880734 edo udala@gabiria.eus).