OSINALDE ELKARTEKOAK GABON ESKEAN

Aurten ere Osinalde Elkartekoak elkartu gara herrian zehar etxez etxe kantuan aritzeko eta aurten behintzat eguraldiak lagundu digu. Adin guztietako 52 lagun elkartu ginen, neska adina mutil.   Urtero bezala, 8:00etan hasi genuen eguna Eiz etxean eta 20:30 inguruan iritsi ginen plazara. Mila esker talde guztiaren partetik etxeetan eskeinitako jarrera eta borondate onarengatik! Hemen duzue … Continue reading OSINALDE ELKARTEKOAK GABON ESKEAN

GABON ESKEKO ENSAIOAK

Aurten ere gabonak gerturatzen ari direla eta Osinalde elkarteak ensaioak antolatu ditu. Abenduak 15, 22:00etan Abenduak 22, 22:00etan Abenduak 23, 19:00etan Osinalde elkartean elkartuko gara!

KANTU AFARIA

ABENDUAREN 1EAN KANTU AFARIA IZANGO DA AITOR FURUNDARENAREKIN OSINALDE ELKARTEAN. Lekua hartzeko deitu edo idatzi Aratz Igartzabali (636458884 zenbakira). Azkar ibili, lekurik gabe geratu aurretik!

TALOAK EGITEN

Jakingo duzuen bezala, igandean, Azaroak 20, errezil sagarraren ferian, Osinalde elkarteko juntakideak eta hainbat bazkide taloak egin eta saltzen aritu ginen. Espero baino lehenago amaitu genituen guztiak, 220 talo inguru saldu baitziren.