BERTSO BAZKARIA

Euskaraldiaren barruan egingo dugun beste ekintzetako bat bertso bazkaria izango da. Iaz Euskararen egunean izan zen eta aurten bezperan izango da, abenduaren 2an, igandea, 14:30ean Gabiriako ostatuan. Bertan bazkaldu nahi izanez gero, txartelak salgai daude ostatuan bertan, 20€an.

BESTE ZOZKETA BAT

Gabiriako Ostatuak beste zozketa bat jarri du martxan. Berriro ere Marques de Caceres ardotegira bisita eta degustazioa zozketatuko ditu 4bikoterentzat. Zozketa hau laister bukatuko da, ardoak bukatzean beraz aprobetxatu gaurko pintxo potea!!!

MARQUES DE CACERES

Gabiriako Ostatuan, pasa diren asteetan zozketa bat jarri zuten martxan, Marques de Caceres ardoa edaten zutenen artean. Zozketa horren saria, Cenicero herrian aurkitzen den Marques de Caceres bodegara bisita eta ardo dastaketa bat ziren.     Lau sarrera bikoitz zozketatu zituzten eta hauek izan ziren sarituak: Iñaki Maiz, Edorta Atin, Esti Alberdi eta Juanjo Goenaga. … Continue reading MARQUES DE CACERES

GABIRIAKO OSTATUKO ERAKUSKETA

Gabiriako Ostatuan koadroen erakusketa bat jarri da tabernako hormetan eta baita jangelan ere.     Pintura erakusketa hau Ane Urzelaik eta Dani Uribek antoltu dute Gabiriako Ostatuaren laguntzaz.       Koadroak salgai daude 50€-tan bakoitza.

FAMILIA ETA ELIKADURA ESKUTIK DOAZ

“Familia eta elikadura eskutik doaz” hitzaldia izango dugu EKAINAK 6, ASTEAZKENA, 18:30-19:30 bitartean Ostatuko goiko jangelan.   Gurasoei, baserritarrei eta orokorrean herritarrei  zuzendutako hitzaldia da. Ordu horretan, bitartean, umeak entretenituta edukiko ditugu dantza lekuan edota plazan (eguraldiaren arabera) Idoia Torregarairekin jolasten, kantatzen edo ipuinak kontatzen.   Amaitzeko, BERTATIK BERTARAko produktuen mokadutxoa izango da Ostatuan.   ANIMATU … Continue reading FAMILIA ETA ELIKADURA ESKUTIK DOAZ

MUS TXAPELKETA

Otsailak 2an Gabiriako Ostatuan jokatu zen Euskal Herriko txapelketako kanporaketa. 14 bikotek hartu zuten bertan parte. Irabazleak Ormaiztegiarrak izan ziren: Josu Arnaiz eta Gorka Arratibel. Bigarrenak: Jokin Murua eta Jon Murua   Hurrengo fasea Bergaran izango da otsailaren 24ean. Lehenengo biak pasatuko dira bertara, baina bigarrenek joan ezina adierazi dutenez, Aratz eta Iñigo Igarzabalek ordezkatuko dituzte.

EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA

Euskal Herriko X. mus txapelketa izango da Gabiriako ostatuan Otsailaren 2an 21:00etan. Hau izango da lehenengo kanporaketa eta finala Martxoaren 10ean izango da Uztaritzen. 20€ kostako da apuntatzea. Animatu!Sari ederrak daude eta!

GABIRIAKO DENDA!!

Gabiriako ostatuan denda ireki da!   Oraindik bertan elikagairik egon ez arren, bertatik bertarako produktuak jartzea da idea eta beste hainbat eguneroko elikagai.     Oraingoz bestelako produktuak daude bertan salgai.