Gabiriako Ostatua

EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA


Aurten ere Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa egingo da Gabiriako Ostatuan. Aurten ordea, bikoteko pertsona bat behintzat bertakoa izan beharko da. Txapelketa, ostiral honetan, Urtarrilak 25, 22:30etan izango da (izen ematea 22:00etan) Gabiriako ostatuan eta final nazionala Lizarran jokatuko da martxoaren 16an.

OSTATUKO OBRAK


Gabiriako ostatu kanpokaldeko obrak martxan doaz. Hurrengo urtean amaituko da obra osoa baina aurten itxuratu bat eman zaio kanpokaldeari.  

URTE ZAHAR GAUA


Aurten lehenengo aldiz urte zahar gauean Gabiriako ostatua ireki egingo da. Goizeko 1:00ak inguruan irekiko dute eta itxiera ordurik ez dute zehaztu.   Animatu zaitezte bertara ostatukoekin “brindisa” egitera!

TXANTXANGORRI ALDIZKARIA


Hemen dituzue Gabiriako Ostatukoek Txantxangorri aldizkarian idatzitako hainbat errezeta: 81. alea https://issuu.com/txantxangorri_aldizkaria/docs/txantxangorri_81 83. alea 85. alea https://issuu.com/txantxangorri_aldizkaria/docs/txantxangorri_85/30 SARTU ETA KUXKUXEATU!

OLENTZEROREN ETORRERA


Urtero bezala, aurten ere badator Olentzero Gabiririara! Larunbat honetan, abenduak 15, 16:30ean etorriko da ostatu ingurura, gutunak jaso eta bertaratzen diren guztiak agurtzera. Ondoren, mokadutxoa egongo da.   Amaitzean, txistor jana izango dute Goruntz dantza taldekoek Osinalde elkartean.

BERTSO BAZKARIA


Euskaraldiaren barruan egingo dugun beste ekintzetako bat bertso bazkaria izango da. Iaz Euskararen egunean izan zen eta aurten bezperan izango da, abenduaren 2an, igandea, 14:30ean Gabiriako ostatuan. Bertan bazkaldu nahi izanez gero, txartelak salgai daude ostatuan bertan, 20€an.

BESTE ZOZKETA BAT


Gabiriako Ostatuak beste zozketa bat jarri du martxan. Berriro ere Marques de Caceres ardotegira bisita eta degustazioa zozketatuko ditu 4bikoterentzat. Zozketa hau laister bukatuko da, ardoak bukatzean beraz aprobetxatu gaurko pintxo potea!!!

MARQUES DE CACERES


Gabiriako Ostatuan, pasa diren asteetan zozketa bat jarri zuten martxan, Marques de Caceres ardoa edaten zutenen artean. Zozketa horren saria, Cenicero herrian aurkitzen den Marques de Caceres bodegara bisita eta ardo dastaketa bat ziren.     Lau sarrera bikoitz zozketatu zituzten eta hauek izan ziren sarituak: Iñaki Maiz, Edorta Atin, Esti Alberdi eta Juanjo Goenaga. … Irakurri MARQUES DE CACERES

GABIRIAKO OSTATUKO ERAKUSKETA


Gabiriako Ostatuan koadroen erakusketa bat jarri da tabernako hormetan eta baita jangelan ere.     Pintura erakusketa hau Ane Urzelaik eta Dani Uribek antoltu dute Gabiriako Ostatuaren laguntzaz.       Koadroak salgai daude 50€-tan bakoitza.

FAMILIA ETA ELIKADURA ESKUTIK DOAZ


“Familia eta elikadura eskutik doaz” hitzaldia izango dugu EKAINAK 6, ASTEAZKENA, 18:30-19:30 bitartean Ostatuko goiko jangelan.   Gurasoei, baserritarrei eta orokorrean herritarrei  zuzendutako hitzaldia da. Ordu horretan, bitartean, umeak entretenituta edukiko ditugu dantza lekuan edota plazan (eguraldiaren arabera) Idoia Torregarairekin jolasten, kantatzen edo ipuinak kontatzen.   Amaitzeko, BERTATIK BERTARAko produktuen mokadutxoa izango da Ostatuan.   ANIMATU … Irakurri FAMILIA ETA ELIKADURA ESKUTIK DOAZ