Balentzategi herri eskola

Category Archives: Balentzategi herri eskola

UDABERRI KULTURALAREN HASIERA

Datorren ostiralean, martxoak 1ean, 17:00etan, Gabiriako  Balentzategi  eskolako  haurrek Nolega  emanaldia eskainiko  dute elizako saloian. Nolega,  Hezkuntza  Sailak euskararen erabilera  bultzatzeko  duen proiektua da. Bertan ahozkotasunari  ematen zaio  garrantzia. Hori  dela  eta Balentzategiko  ikasleek antzerkiak, bertsoak, abestiak  eta  dantzak  txertatuko  dituzte  emanaldi  honetan. Aurtengo  gaia hiruhilekoan lantzen ari  diren proiektuari  lotua  dago: Mitologia. Haur  Hezkuntzako  … Continue reading UDABERRI KULTURALAREN HASIERA

SANTA AGEDA BEZPERA

Datorren otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera denez, koplak abestera irtengo dira Balentzategi Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak. Aurten Gabiria erdigunean ibiliko dira (kaskoan), ikaslerik bizi ez den etxeetan abestuz. Irteera eskolatik goizeko 9:00etan izango da eta itzulera, ibilbidea bukatutakoan izango da.

ESKOLAKO OBRAK

Ikasturte berriari hasiera emateko Balentzategi herri eskolan hainbat obra egin dira. Dena pixka bat txukuntzeaz gain, lehenengo solairuko bi gelen arteko horman kristal bat jarri da eta horrela bi gelak “komunikatuta” egongo dira.