Aztiriko Gazteak

AZTIRIKO TONBOLAKO ZOZKETA


Aztiriko festetan tonbolako zozketan tokatutako zenbakia: 1456  

AZTIRIA AUZOKO FESTAK


UZTAILAK 18 ASTEAZKENA SANTA MARINA EGUNA 11:00 Meza nagusia, Ondoren hamaiketakoa Auzoko musikariek alaituta UZTAILAK 21 LARUNBATA 11:30 Auzoko gazteen herri kirolak 13:00 Poteo herrikoia 18:00 Aztiriko XXIII. Patata tortila lehiaketa. Ondoren, pintxo eta ardo banaketa. Elorza eta Larrañaga trikitilariek alaituta. 18:30 Bola lehiaketa. 21:00 Bertso afaria Aztiri Bat elkartean. Gorka Maiz, Aratz Igarzabal eta … Irakurri AZTIRIA AUZOKO FESTAK

AIZELEKUKO EGUNA IRUDITAN


Giro polita izan genuen Ekainak 3 igandean Aizelekun bildu ginenok. Meza, hamaiketakoa, txistulariak (Gabiri, Legazpi, Iruñea eta Aoizkoak), dantzariak, trikitilariak….deneteriak izan genuen eta eguraldiak lagun jende dezente hurbildu zen inguruetatik. Omenaldia ere egin zitzaion aurten hil berri den Pedro Gabiria gurutzearen diseinatzailearen familiari. Hurrengo urtean ere bertan bildu nahi genuke.        

Itxaso Barandiaran Aztiri erretegian


Urtero bezala, gabonetako oporren ondoren urtarrilaren 8an ireki zituzten Aztiri erretegiko ateak. Aurtengoan ordea aldaketarekin.  Itxaso Barandiaranek hartu du erreleboa Maria Jesus Deba eta Juan Ramon Goikoetxearen ordez. Itxasoren asmoa eta ilusioa, lehengo bideari jarraitzea da, hori dela eta, martxa hartu bitartean Maria Jesus sukaldean erakusten eta laguntzen ariko zaie. Dagoeneko bi aste badira Itxaso Aztiri … Irakurri Itxaso Barandiaran Aztiri erretegian

AZTIRIARRAK KANTUAN


Aurten ere gustura ibili gara kantu-kontuan Gabiri eta Aztiri aldean. Giro ezinhobea izan genuen eta baita taldea ere. Hemen irten aurretik Aztiri bat elkarteko terrazatik atzean Aizeleku dugula ateratako argazki bat: Aztiriko Gabon eskeko taldearen izenean, eskerrik asko etxe guztietan egindako harrera goxoagatik. Datorren urtera arte!    

AZTIRIARRAK GABON ESKEAN


Aurten ere taldetxoa elkartu gara Aztirin Gabon eskean aritzeko Gabirian eta Aztirian. Jada bi ensaio egin ditugu eta Abenduaren 23an azkenengoa egingo dugu Aztiri Bat elkartean 19:00etan. Abenduaren 24ean 8:30ean elkartuko gara Aztiri Bat elkartean eta etxez etxe kantuan hasiko gara Anbu baserritik.   Esan bezala, goizean goiz Gabirin hasiko gara eta arratsaldez Aztirira itzuliko … Irakurri AZTIRIARRAK GABON ESKEAN



Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Zure cookie ezarpenak gorde ditzagun beharrezko diren cookieak.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Bisitarien portaera

Cookie hauekin gure webguneko bisitarien portaerak ezagutu ditzakegu, webgunea hobetze aldera. Google Analytics zerbitzua erabiltzen dugu horretarako.

_ga,_gid,_gat

Bestelakoak

Facebook eta bestelako hirugarrenen zerbitzuen cookieak.

fr, learn_press_user_guest_id,