Beldur Barik programak antolatutako tailerrak

Beldur Barik programak bi tailer antolatu ditu 16 eta 26 urte arteko gazteentzat: Mutilei zuzendutako ligoteo tailerra: ekainaren 30ean, 12:00-13:30 artean, online. Izena emateko: bit.ly/LigoteoTailerra Neskei zuzendutako autodefentsa ziber-feminista tailerra: uztailaren 1ean, 12:00-13:30 artean, online. Izena emateko: bit.ly/AutodefentsaZiberFeminista Izen-ematea irekita dago; ekainaren 25a izango da horretarako azken eguna. Animatu eta eman izena!

Agirinek martxoaren 8rako proposamena egin digu gabiriarroi

Hauxe da Agirin taldeak gabiriarroi martxoaren 8rako egin digun proposamena: Gaur martxoak 8, Gabirin ezer antolau ez deun arren, inguruko herritako mobilizazio ta ekintzata juteko gonbidapena etten deu. Aurtengo aldarrikapena zaintza gaien zentrau da; horrekatik, zaintzan ingurun hausnartzea proposatzen deu, ta kartelak esaten don bezela: zaintza lanak ikusarazi, balorau ta banatzea!

Emakumeen nazioarteko eguna 2020

Agirin Elkarteak aurtengorako ere egitarau berezia prestatu du emakumeon nazioarteko egunaren bueltan. Martxoaren 7an, arratsaldeko 18:00etan, “35 huts” antzezlana izango da elizako saloian. Martxoaren 8an, honako ekintzetan parte hartzeko gonbidapena egin nahi digute: 10:00etan, Ostatu aurrean elkartu eta kazerolada. Ondoren, gosaria. 11:00ak aldera, hausnarketa saioa Agirin Elkartearen eskutik. 14:00etan, bazkaria norberak etxetik ekarritakoarekin. 17:00etan, irteera … Continue reading Emakumeen nazioarteko eguna 2020

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Gabiriako Balantzategi Herri Eskolak ekitaldi berezia antolatu zuen. Bertan, mural dotore hau egin zuten, ikasle guztien parte hartzearekin. Bakoitzak hizki bat marraztu, eta lelo hauxe osatu zuten: EUSKARA AHOAN, ZABAL DEZAGUN MUNDUAN! Bestalde, ohitura bihurtzen ari den bertso-saioa ere izan genuen Ostatuan. Aurten, Nokaldia aitzakia hartuta eta ekimenari amaiera emateko, … Continue reading Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak

Nokaldia: formazioa, izen-ematea eta bertso-afaria.

Ostiral honetan, hilak 22, izango da Nokaldirako azken formazio saioa, arratsaldeko 19:00etan. Gogoratu oraingora joateko ez dela beharrezkoa aurrekoetara joan izana; beraz, animatu eta hartu parte! Nokaldiari amaiera emanez, dakizuen bezala, bertso-afaria izango da azaroaren 30ean Ostatuan herriko bertsolariekin (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz). Bertaratu nahiko bazenute, idatzi mezu bat Ainhoari … Continue reading Nokaldia: formazioa, izen-ematea eta bertso-afaria.

NOKALDIA

      Aurten, Agirinek antolatuta, Nokaldia egingo da Gabirian. Ekimen honen helburua izena ematen dutenen artean nokaren erabilera sustatzea izango da hainbat egunetan zehar, aurrera begira ere erabiltzen hasteko. Nokaldia azaroaren 23tik abenduaren 1era bitarte izango da. Horretarako, aurrez formazio teoriko-praktiko irekiak eskainiko dira kultur-etxean, azaroaren 8an, 15ean eta 22an, 19:00etan hasi eta 20:30ak … Continue reading NOKALDIA