Komunitatea

2019ko Aztiriko festak


    2019ko Aztiriko festak uztailaren 18tik 21era bitartean izango dira. Goiko irudian daukazue egun horietarako prestatu duten egitaraua. Igandean, beste hainbat ekintzen artean, bertako XV. mendi lasterketa egingo da.    

Urubi-kumeak askatuko dituzte bihar


Bihar iluntzean, 21:30ean, Gabiriako plazan urubi-kumeak askatuko dituzte. Kumeetako bat maiatzaren 9an eskolako terrazan agertu zen goizean, eta Igeldon Foru Aldundiak duen Arrano etxean izan dute bakarrik  moldatzeko moduan jarri arte. Foru  Aldundiko basozain batek ekarriko  ditu hura eta beste kume batzuk. Animatu, ikuskizuna ederra izango da!

San Joan bezpera


Urtero bezala, aurten ere suaren bueltan ospatu da San Juan bezpera Gabirian. Altxafero eta kanpaiekin, 22:00etan hasi zen festa, eta trikitilariek, adarrak eta txalapartak jarri zioten doinua gauari. Aurten, gainera, Goruntz dantza-taldeko kideek saio bikaina eskaini zuten suaren argitan. Eguraldiak, ardo goxoak eta mokadu gozoek lagunduta, giro ederrean ospatu genuen udako solstizioa.

ESKOLARTEKO TXIRRINDULARI TXAPELKETA


Larunbat honetan, ekainaren 15ean, 16:30ak inguruan, Eskolarteko txirrindulari txapelketa mixtoa ospatuko da Gabirian “Goierriko txirrindulariak bultzatuz” taldeak antolatuta. Erlojupekoak izango dira lasterketak eta 3 talde ezberdinetan sailkatuko dira: benjaminak, alebinak eta infantilak. Infantilek Arrondoko kurbatik Gabiriako kaskora egingo dute erlojupekoa eta beste bi taldeek pixkat goragotik hasita. Bi herritarrek hartuko dute bertan parte: Beñat Atinek … Irakurri ESKOLARTEKO TXIRRINDULARI TXAPELKETA

TXINDATA MUSIKA ESKOLA


Udaberri kulturalari amaiera emateko, igande honetan, Ekainak 16, 17:00etan, Txindata musika eskolakoen emanaldia izango da elizako saloian.

PLASTIKO BILKETA


Plastiko bilketako 2018/2019 kanpainaren amaierara iritsi gara eta azkeneko plastiko bilketa ekainaren 18an, asteartean, izango da.   Gogoratu, plastikoak eta sokak ongi banatzez.  

ALEGIKO BIDEA ASFALTATUTA


Alegiko bidea ere asfaltatu dute, oraindik marrak egitea eta autobus markesina berria falta dira. Argazkiak:

BIDEA ASFALTATZEN


Zandategi eta Agerre Etxemendiko bidearen zati handi bat asfaltatu dute.   Argazkiak:

KONPOSTA DOAN


Beasaingo eta Ordiziko garbigunean jaso daiteke konposta doan ekainaren 3tik 28ra. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:00 / 15:30-18:00 Larunbatetan: 9:00-13:00 Nahiago baduzu, Gabirian bertan ere jaso ahal izango duzu ekainaren 3tik 15era bitartean. Horretarako 680 390 142 telefonora deitu beharko da (Arantxa).  

AIZELEKUKO FESTA


Aurten Aizelekuko festa ekainaren 2an, igandea, egingo da. Hau da aurtengo egitaraua: 10:55 Ongi etorria Gabiriako eta Legazpiko udaletxekoei txistulariekin 11:00 Meza gurutze ondoan Ondoren,  txistulariak, dantzariak eta bertsolariak izango dira eta amaitzeko, mokadutxoa izango da Aizeleku puntan trikitilariek alaituta.