Herritarren bertso-saioa abenduaren 5ean

Larunbatean, abenduaren 5ean, iluntzeko 19:00etan herritarren bertso-saioa izango da Gabiriako elizan. Entzutera joan nahi izanez gero, ezinbestekoa da izena ematea. Horretarako, deitu edo idatzi Gabiriako udaletxera; aforoa betetzen bada, herritarrok izango dugu lehentasuna. Kantuan izango direnak: Endika Igarzabal Murua Maialen Akizu Bidegain Gorka Maiz Alustiza Aratz Igartzabal Bidegain Iñaki Murua Jauregi Gaiak jarriko dizkiena: Eresti … Continue reading Herritarren bertso-saioa abenduaren 5ean

Txor-txor bakarrizketa eta bertso saioa

Dakizuen moduan, etzi hasiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Oraindik txapa jaso ez baduzue, udaletxean daukazue horretarako aukera. Euskaraldiaren harira, bi jarduera antolatu ditugu: Azaroaren 26an, Beatriz Egizabalen “Txor-txor” bakarrizketa umoretsua iluntzeko 19:00etan, elizako saloian. Abenduaren 5ean, Gabiriako bertsolarien saioa iluntzeko 19:00etan, elizan. Saio batean zein bestean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, deitu … Continue reading Txor-txor bakarrizketa eta bertso saioa

Covid 19aren inguruko informazioa eskura

Gipuzkoako Foru Aldundiak covid 19aren inguruko informazioa biltzen duen atala jarri du herritarren eskura. Bertan, koronabirusarekin lotutako informazio orokorra, eta Gipuzkoako herrien inguruko datu zehatzak ikusteko aukera dago. Gabiriako Udalak bere webgunean txertatu du atari horretara erraz sartzeko bidea. Nahikoa da gabiria.eus webgunean sartu, eta irudiko birusaren ikurrean klik egitea.

Auzolanak eta Euskaraldia

AUZOLANAK: Urteroko ohiturari jarraituz ardantzako eta minatako auzolanerako egunak jarri ditugu. Ardantzako auzolana azaroaren 7an goizeko 8etan. Minatako auzolana abenduaren 19an goizeko 8etan. Gorde egunak eta animatu!!!   EUSKARALDIA: 2018an 134 Ahobizi eta 16 Belarriprest izan genituen Gabirian. Aurten ere martxan da izen-ematea, baina ahalik eta herritar gehienengana iritsi nahi dugu. Badakizu Euskaraldia zer den? … Continue reading Auzolanak eta Euskaraldia

Argitu ikastaroak

Aurreko asteartean, hilaren 20an, energia aurrezteko aholkuen inguruko ikastaroa izan zen udaletxeko areto nagusian. Datorren asteartean egitekoa zen energia berriztagarriei buruzko ikastaroa ordea, bertan behera geratu da osasu-egoera dela ta. Espero dugu aurrerago egiteko modua izango dela.

Euskaraldia: banderatxoak eta abar

Dakizuen moduan, azaroaren 20tik abenduaren 4ra Euskaraldiaren 2. edizioa izango dugu martxan, eta dagoeneko 46 gabiriarrek eman dugu izena! Parte hartzeko, Ahobizi edo Belarriprest rola aukeratu behar duzue, eta www.euskaraldia.eus helbidean izena eman. Aurten, 5 €ren truke, balkoietan jartzeko banderatxoak erosteko aukera daukazue, bai udaletxean bertan, eta baita online dendan ere. Bertan, banderatxoez gain, kamisetak, … Continue reading Euskaraldia: banderatxoak eta abar