San Joan bezpera

Urtero bezala, aurten ere suaren bueltan ospatu da San Juan bezpera Gabirian. Altxafero eta kanpaiekin, 22:00etan hasi zen festa, eta trikitilariek, adarrak eta txalapartak jarri zioten doinua gauari. Aurten, gainera, Goruntz dantza-taldeko kideek saio bikaina eskaini zuten suaren argitan. Eguraldiak, ardo goxoak eta mokadu gozoek lagunduta, giro ederrean ospatu genuen udako solstizioa.

Zarautzko Helduen Dantzari Eguna

Maiatzaren azken igandean, hilak 30, Goruntzek berriro ere hitzordu garrantzitsua eduki zuen, oraingoan Zarautzen. Bertako bi dantza taldeak elkartu eta Jalgi Dantza Taldea sortu zutela 5 urte direla aintzakotzat harturik, Helduen Dantzari Eguna antolatu zuten eta azken urte hauetan harreman ona eduki dugunez, erakusle taldeari dantzatzeko gonbitea luzatu ziguten. Goruntzez gain, Oinatz (Oñati), Gure Txokoa … Continue reading Zarautzko Helduen Dantzari Eguna

OROITUZ: DANTZA TALDE BATEN HISTORIA

2017ko apirilaren 9an Gabiriako Goruntz dantza taldeak emanaldi eder bat eskaini zuen Ataunen, Ataungo Otsoak dantza taldearekin batera. Eguerdiko hamabietan gauzatu zen, eta bi orduko iraupena izan zuen gutxi gora behera. Jende asko egon zen bertan, bai eskenatoki gainean, bai aulkietan eskenatokikoei begira. Izan ere, 150 dantzari inguru egon ziren bertan, eta emanaldia ikusteko sarrerak guztiz … Continue reading OROITUZ: DANTZA TALDE BATEN HISTORIA