MARTXOKO AZKEN EKINTZAK

Aste honetan ere hainbat ekintza dauzkagu bai udaberri kulturalaren barruan eta baita bestela ere.   MARTXOAK 21, ASTEAZKENA: Sukaldaritza ikastaroa izango da Ostatuko Juan Karlosen eskutik Osinalde elkartean (aldatu egin da tokia) 17:00etan.   MARTXOAK 22, OSTEGUNA: “Herri txiki infernu handi” Etb1eko programa ezaguna Gabirian ibili da bertako hainbat jenderi elkarrizketak eginez. Ostegun honetan izango … Continue reading MARTXOKO AZKEN EKINTZAK

UDABERRI KULTURALA (MARTXOA)

Martxoarekin batera hasi genuen udaberri kulturala, eta hainbat ekintza egiten hasi gara. Astero akordaraziko dizuet zein ekintza dauden. Oraingo honetan asteburu honetako (martxoak 17 eta 18) ekintzak ditugu:   MARTXOAK 17 LARUNBATA Osinalde Sariko kanporaketako saioa izango da Aztirian afal ondoren. Afaria 21:00etan izango da Aztiri Bat elkartean   MARTXOAK 18 IGANDEA Dantzari txiki eguna … Continue reading UDABERRI KULTURALA (MARTXOA)

URTEA ONGI BUKATUTA

Aurten ere, beste urte askotan bezala, urtea ongi amaitzeko hainbat ekintza egin dira herriko hainbat toki ezberdinetan: Frontoian jolasak antolatu zituzten gazteek, giro aparta izan zen bertan. Bolatokian bola txapelketa izan zen eta garailea Aratz Igartzabal izan zen, 27 inguruk eman zuten izena. Bigarren eskuko azoka antolatu zen Ostatuko jangelan Beñat Hach Embarekentzat dirua lortzeko. … Continue reading URTEA ONGI BUKATUTA

URTE ZAHAR ARRATSALDEA

Aurtengo urtea ere bukatzen ari da eta urteroko moduan, urte zahar arratsaldean ekintza ezberdinak antolatu dira, guztiak 17:30-18:00ak bitartean hasiko dira: Bolarien taldeak herriko bola tiraldi bat antolatu du bolatoki itxian. Txozna batzordeak jolas ezberdinak antolatu ditu (badminton, ping pong, monozikloa…) eguraldi ona eginez gero, futbol zelaian izango dira eta bestela frontoian.   Eta azkenik, … Continue reading URTE ZAHAR ARRATSALDEA

OLENTZEROREN ETORRERA

Gabonak bertan ditugula eta herriko gaztetxoenentzako eta ez hain gazteenentzako aurten ere Olentzeroren bixita jasoko dugu. Abenduaren 23an izango da 16:00rak inguruan eta bertara gutunak eramateko aukera izango da. Ondoren gerturatu diren guztientzako mokadutxoa izango da. GABON ZORIONTSUAK IZAN DITZAZUELA!