2019ko Aztiriko festak

    2019ko Aztiriko festak uztailaren 18tik 21era bitartean izango dira. Goiko irudian daukazue egun horietarako prestatu duten egitaraua. Igandean, beste hainbat ekintzen artean, bertako XV. mendi lasterketa egingo da.    

AIZELEKUKO FESTA

Aurten Aizelekuko festa ekainaren 2an, igandea, egingo da. Hau da aurtengo egitaraua: 10:55 Ongi etorria Gabiriako eta Legazpiko udaletxekoei txistulariekin 11:00 Meza gurutze ondoan Ondoren,  txistulariak, dantzariak eta bertsolariak izango dira eta amaitzeko, mokadutxoa izango da Aizeleku puntan trikitilariek alaituta.  

KORRIKA ETA BERTSO SAIOA

  Larunbat honetan, apirilaren 13an Korrika sartuko da Goierrira eta Altzibartik pasatuko da 9:30 inguruan Zumarraga aldera. Ondoren, 11:00ak aldera pintxo lehiaketa egingo dugu Ostatu aurrean. Bertan parte hartzeko izena eman behar da udaletxean 943880734 telefonoan edota udala@gabiria.eus helbidean. Hauek dira pintxo lehiaketako arauak: 11 pintxo hotz ekarriko ditu talde bakoitzak etxetik (norbere kontura izango … Continue reading KORRIKA ETA BERTSO SAIOA

AZTIRIA AUZOKO FESTAK

UZTAILAK 18 ASTEAZKENA SANTA MARINA EGUNA 11:00 Meza nagusia, Ondoren hamaiketakoa Auzoko musikariek alaituta UZTAILAK 21 LARUNBATA 11:30 Auzoko gazteen herri kirolak 13:00 Poteo herrikoia 18:00 Aztiriko XXIII. Patata tortila lehiaketa. Ondoren, pintxo eta ardo banaketa. Elorza eta Larrañaga trikitilariek alaituta. 18:30 Bola lehiaketa. 21:00 Bertso afaria Aztiri Bat elkartean. Gorka Maiz, Aratz Igarzabal eta … Continue reading AZTIRIA AUZOKO FESTAK

AIZELEKUKO EGUNA IRUDITAN

Giro polita izan genuen Ekainak 3 igandean Aizelekun bildu ginenok. Meza, hamaiketakoa, txistulariak (Gabiri, Legazpi, Iruñea eta Aoizkoak), dantzariak, trikitilariak….deneteriak izan genuen eta eguraldiak lagun jende dezente hurbildu zen inguruetatik. Omenaldia ere egin zitzaion aurten hil berri den Pedro Gabiria gurutzearen diseinatzailearen familiari. Hurrengo urtean ere bertan bildu nahi genuke.        

Itxaso Barandiaran Aztiri erretegian

Urtero bezala, gabonetako oporren ondoren urtarrilaren 8an ireki zituzten Aztiri erretegiko ateak. Aurtengoan ordea aldaketarekin.  Itxaso Barandiaranek hartu du erreleboa Maria Jesus Deba eta Juan Ramon Goikoetxearen ordez. Itxasoren asmoa eta ilusioa, lehengo bideari jarraitzea da, hori dela eta, martxa hartu bitartean Maria Jesus sukaldean erakusten eta laguntzen ariko zaie. Dagoeneko bi aste badira Itxaso Aztiri … Continue reading Itxaso Barandiaran Aztiri erretegian

AZTIRIARRAK KANTUAN

Aurten ere gustura ibili gara kantu-kontuan Gabiri eta Aztiri aldean. Giro ezinhobea izan genuen eta baita taldea ere. Hemen irten aurretik Aztiri bat elkarteko terrazatik atzean Aizeleku dugula ateratako argazki bat: Aztiriko Gabon eskeko taldearen izenean, eskerrik asko etxe guztietan egindako harrera goxoagatik. Datorren urtera arte!