II. ZeAsma lehiaketa: istorioak, txisteak, bitxikeriak, pasadizoak…

Martxan da II. ZeAsma lehiaketa. Aurten, nahi duzuen formatuan eta nahi duzuen tamainako taldeetan (bakarka, binaka, talde handiagoan) istorioak, txisteak, bitxikeriak edo pasadizoak kontatzeko eskatuko dizuegu. Maiatzaren 16ra arteko epea duzue zuen sorkuntzak udal.batzordeak@gmail.com helbidera emailez edo 635203958 zenbakira Whatsappez bidaltzeko. Lehenengo edizioan bezala, oraingoan ere adin-taldeka banatu dugu lehiaketa, eta adin-talde bakoitzeko irabazleak Lazkaoko Gerriko liburudendan gastatzeko 30 euroko txartela jasoko du. Irabazlea aukeratzeko, webgunean bozkatzeko aukera izango duzue maiatzaren 17tik 31ra (zabalduko dugu lotura prest dagoenean). Animatu, jarri lanean zuen sormena, eta parte hartu!

Udal Batzordeak
Martxan da II. ZeAsma lehiaketa. Aurten, nahi duzuen formatuan eta nahi duzuen tamainako taldeetan (bakarka, binaka, talde handiagoan) istorioak, txisteak, bitxikeriak edo pasadizoak kontatzeko eskatuko dizuegu. Maiatzaren 16ra arteko ...