HIRI ANTOLAKETA ARAUAK

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2005eko otsailaren 22ko batzarraldian, erabaki zuen onartzea “Gabiriako Hiri Antolaketako Arauen Testu Bategina”. Onarpena ondorengo baldintzapean eman zen:

 

1- “Lur gaineko uren babesa” kategoria sartu behar da lur Hiri Antolaketako Arauen eremu hiritarrezinaren zonakapenean, eta sailkapen horren barruan lur eremu hori zeharkatzen duten ibai eta errekak sartuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ibai eta erreka ertzak antolatzeko lurraldearen antolamendurako arloko planak zehaztutakoarekin bat etorriz.

 

2- Komunikabideen Sistema Orokorraren kalifikazioa ematen zaio Euskal Herriko Trenbide Sare berriaren erreserbako lur zerrendak hartzen dituen lurrari, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailak egindako txostenari erantsi zaion planoan zehaztutakoaren arabera.

Deskargatzeko artxiboak: