HIP HIP URRI! ZORAGARRIA

Atzo, urriak 22, igandea, HIP HIP URRI!-ko ekintza egin genuen Gabirian. Jende asko gerturatu zen bertara, bai ume zein heldu.

 

Bi talde ezberdinetan banatu ginen:

  • Umeak (12 urte bitartekoak): jolas kooperatiboak egin zituzten. Bertan jolas ezberdinak egin ziren, batzuk ezagutzen zituzten eta beste batzuk ez eta azkenik altxorra bilatu behar izan zuen ume bakoitzak.

 

  • Helduak (12 urtetik gorakoak): altxorraren bila egin zuten herrian zehar. 5 pertsonako taldetan banatu zituzten antolatzaileek eta pistak aurkituz altxorraren bila ibili ziren goiz guztian zehar.

 

Eguraldiak lagundu ez zigun arren, oso goiz polita izan zen eta umorea eta jolaserako gogoa nagusitu ziren! Amaieran, Ostatun egin zen mokadua.

 

Mila esker atzoko eguna aurrera ateratzen lagundu zenuten antolatzaile, laguntzaile eta partaide guztioi!

0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.