HIP HIP URRI! 2019

Urriaren 20an Hip Hip Urri!-ren edizio berria izango dugu Gabirian. Aurrekoetan bezala, haurrentzako eta helduentzako jolasak antolatuko ditugu igande goizean. Hauxe da egun horretarako plana:

9:30 – Denok plazan elkartu, haur eta heldu, eta taldeko argazkiak atera. Aurten, taldeak haur eta helduez osatutakoak izango dira.

10:00 – Jolasen hasiera:

  • Haurrentzako jolas bereziak herrigunean. 2007an edo urte horretatik aurrerakoetan jaiotakoentzat.
  • Altxorraren bila helduentzat. Gabiriako baserriak eta etxeak ezagutuz ondo pasatzeko aukera paregabea. 2008an edo lehenago jaiotako edonorentzat.

Izena emateko azken eguna urriaren 18a izango da, eta horretarako, Ainhoa Arratibeli mezua bidali behar zaio (687 85 04 02). Taldeak antolatzaileek egingo dituzte.

Udal Batzordeak
Urriaren 20an Hip Hip Urri!-ren edizio berria izango dugu Gabirian. Aurrekoetan bezala, haurrentzako eta helduentzako jolasak antolatuko ditugu igande goizean. Hauxe da egun horretarako plana: 9:30 - Denok plazan elkartu, ...
0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.