Hainbat ohar

Bihar bertan, urriaren 8an, Gabiriako liburutegiak ateak irekiko ditu berriro. Aurten, Miriam Mandiola izango da gidaria, eta ostiralero izango da bertan, 16:00etatik 18:00etara.

Urriaren 15ean, ostirala, iluntzeko 19:00etan, irrintziaren inguruko solasaldia izango dugu Nerea Barandiaran lazkaotarrarekin. Kultur etxean izango da, eta edukierak % 100ean dauzkagunez, ez da izena eman beharrik izango.

Bestalde, jakinarazi nahi dizuegu azaroaren 21ean Gabiriako errezil sagar lehiaketa eta baserriko produktuen azoka izango dela. Parte hartu nahi duten guztiek urriaren 30a baino lehen izena eman beharko dute udaletxera deituz. Izena emateko orduan, argi adierazi beharko da zertan parte hartu nahi den (sagar lehiaketan, sagar-goxo lehiaketan, azokan, denean).

Amaitzeko, irailaren 30ean Mikel Intxaustiren eskutik jaso genuen instalazio fotoboltaikoen inguruko hitzaldian erabili zuen aurkezpenaren PDFa jaso nahi baduzue, Udal taldeko edonori eskatu besterik ez duzue egin behar.