Goilurrak rallya uztailaren 26an

Idatzi honen bidez, Goilurrak rallyak Gabiriako errepideetan eragingo dituen eragozpenen berri eman nahi dugu. Datorren uztailaren 26an, igandean, Ormaiztegitik Gabiriarako bidea itxita egongo da Lierniko kruzetik Agerreko askako kruzeraino, eta Errota Etxeko zubitik Aztiriarako kruzeraino, goizeko  8:00etatik eguerdiko 13:00etara.

-Bide mozketa 8etan izango da, lasterketa 9:00 hasiko bada ere. Bigarren aldiz, 11:00ak aldera pasatuko dira autoak.

Etxetik irten edo bertara sartzeko, lehenengo eta bigarren txanparen artean izango da aukera, eta 688642894 (IBAI) telefonora deitu beharko da; berak esango dizue noiz den momentua. Lasterketaren bidegurutze guztietan bidezainak egongo dira aipatutakoa antolatzeko, lasterketaren segurtasuna bermatzeaz gain.

-Sarrerak eta irteerak, beti, lasterketaren norabidean izango dira.

– Probak asegurua du. Zerbait apurtzen bada, goiko zenbakira deitu parte emateko ASTEBETEKO EPEAN.

– Edozein zalantza argitzeko edo lasterketa egunean etxetik mugitzeko ere, deitu zenbaki horretara.

Udal Batzordeak
Idatzi honen bidez, Goilurrak rallyak Gabiriako errepideetan eragingo dituen eragozpenen berri eman nahi dugu. Datorren uztailaren 26an, igandean, Ormaiztegitik Gabiriarako bidea itxita egongo da Lierniko kruzetik Agerreko askako kruzeraino, ...
0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.