Goierri Kopa Trail antolatu dute 4 mendi lasterketen antolatzaileek:
Proiektu berri honek lau mendi lasterketen antolatzaileak batu ditu: Leharrei (Gabiria), Segura Zerain Mendi lasterketa (Sanson proba), UZ TRAIL (Urretxu-Zumarraga) eta Axari Trail (Idiazabal). Helburua zein den? Goierritarron liga bat antolatzea, aurten 4 lasterketaz osaturikoa, aparteko kirolari eta inguruneak ditugulako.
Bi distantzia ezberdin egongo dira ligan: trail distantzia ( 20-25 km ) eta sprint distantzia ( 10-17 km ). Trail distantzian 4 lasterketa egongo dira eta sprint distantzian 3, Gabirian ibilbide luzea bakarrik izango dute, aurten behintzat.
Aipatu behar da lasterketa hauetako bi berriak direla, eta gehiagotara jo ez bada lehenengo urte honetan proba egin nahi dugulako izan dela. Hala ere, esperientzia positiboa bada, eta oraingoz hala dirudi, parte hartu nahi duten gainerako probetara zabaltzeko aukera egongo da.
Ligan parte hartzeko lasterketa ezberdinetan parte hartzearekin nahikoa da, lasterketa bakoitzean ligako sailkapena ere aterako baita.
Jendea animatzea baino ez da falta!!