Gabiria

  • Gabiriako udalerria Gipuzkoako lurraldearen erdialdean kokaturik dago, Goierri eskualdean barneratua. Ondoko herriak ditu mugakide : iparraldetik Zumarraga eta Ezkio-Itsaso, hegoaldetik Mutiloa, ekialdetik Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegi eta mendebaldetik Legazpi.
  • Eztanda ibaiak lurraldea mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du, eta Beasaindik gertu Oria ibaiarekin bat egiten du. Santa Luzia errekak herria mugatzen du ipar-ekialdetik eta Ormaiztegin Eztandarekin bat egiten du.
  • 14,9 km2-ko azalera du eta 414m-ko garaiera herri gunean, baina mendebalderutz garaiera gehiagotuz doa Aizeleku mendiaren 812m-etara eta Trapalata mendiaren 634 m-etara iritsi arte. Herrian beste hainbat muino aurki ditzakegu, adibidez, Pagoeder eta Murgil.
  • Udalerrira iristeko Ormaiztegitik Gi-3381 errepidea har daiteke, edo baita ere Gi-3540 errepidea Ormaiztegi-Legazpi (Motxorro), edo Aztiria Auzora joatekoa Gi-3520 errepidea (Legazpi-Segura).
  • Landareriaren % 66 basoek osatzen dute, eta % 32 belardiek, herriaren azalera guztiarekiko.
  • Bertako klima epel eta hezearen ondorioz, urte osoan dituen tenperaturak nahiko epelak dira eta prezipitazioak ugariak.

Nekazaritza eta abeltzantza alde batetara utziak izan dira industrializazioaren ondorioz. Baserri gehienak minifundistak (10 ha. baino gutxiago) dira. Bertako biztanleek industrian dihardute, nekazaritza eta abeltzantza iharduera osagarriak baizik ez dira.

 

Gabiriako landareriaren % 66 basoek osatzen dute, eta % 32 belardiek. Lur-landuak berriz % 2 dira. Azken hauetan abereentzako elikagaiak eta etxeko kontsumorako edo inguruko azoketan saltzen diren barazkiak ekoizten direlarik.

 

Abeltzantzari dagokionez, iharduera nagusia artzantza da eta ondoren abelgorriak, behor, txerri eta ahuntzak aurkitzen dira.

 

Industriari buruz, azpimarratu behar da, industria eta tailer txikien izaera, herri mailakoa eta familiarra dela. Maila honetako industriak ezinezkoa du herritar guztiei lanpostua eskaintzea, ondorioz, biztanle askok inguruko herrietako industrian lan egiten du.

Biztanle kopuruak etengabe beheruntz jo du XIX. mendearen bigarren erdian hasita gaur arte, eta 1950. urtetik aurrera beherakada hau areagotu egin da. 1950ean 838 biztanle zeuden, 1996an 428 eta egun 420 biztanle inguru daude.

BIZTANLERIAREN BILAKAERA

Urtea
Biztanleria
1847 1.142
1861 1.072
1871 998
1877 980
1887 926
1897 929
1900 922
1910 924
1920 946
1925 860
1930 859
1935 803
1940 850
1945 824
1950 838
1955 814
1960 665
1965 740
1970 655
1975 526
1981 492
1986 472
1991 432
1996 428
2001 426
2005 420
2010 494
2015 491

Gabiriari buruzko lehen aipamena 1350eko idatzi batean agertzen da, Iruñeako Artzapezpikutzaren Errenta Liburuan “Santa María de Alkain” izenez azaltzen da, Nafarroako Errege Carlos II, Gaiztoa, zelarik. Data hau baino lehenago, herriko hainbat familia noblek nafar erregeei lagundu zieten 718. urtean, 1130. urtean Alfontso Sanchez I, Borrokalariari, Baiona erasotzen, eta 1212an “Navas de Tolosa” delako batailan ere parte hartu zuten.

 

Badirudi, 1384 Segurarekin harremanetan egon zela, baina XV. menderako Areriako Alkatetza Nagusiaren barnean zegoen. Felipe IV, Espainiako Erregeak, 1661ean hiribildu titulua eman zion, eta Areriatik bereizi egin zen.

 

Gipuzkoako Batzarretara ordezkaria bidaltzeak sortzen zituen gastuak murrizteko, 1663an, Argisanoko Santa Krutzeko Batasuna eratu zuen, Ezkioga eta Zumarragarekin batera. Horrela jarraitu zuen 1766 arte, ordutik aurrera, Batasuna utzi eta Batzarretara bere ordezkaria bidali zuen.

 

Aipatu, XIX. mendean, Gabiriako herrian bainuetxe bat izan zela. Bertako urak, burdin-sulfhidrikoak bezala sailkatuak izan ziren. Gaur egun, bertan lantegi bat dago. Ur beltzak ere oraindik hor diraute eta osasunarentzat oso onuragarriak dira.

FESTAK

 

Andra Mari jaiak (Herriko festak)

Aintzina herriko festak Andra Mari Jasokundearen ohoretan egiten ziren, abuztuaren 15ean.

1775ean onartutako akordio baten ondorioz San Roke egunera, abuztuak 16, luzatu ziren, Gabiriako abereak izurrite batetatik babestuz santuak eginiko mirari bat eskertzeko asmoz.

Gaur egun abuztuaren 14tik 17ra ospatzen dira. San Roke-Txiki egunean, abuztuak 17, herri-merienda bat izaten da; udalak ardo banaketa egiten du herriko zagiardotik.

 

Aztiria Auzoko Festak

Uztailaren 18an, Santa Marinaren omenez.

 

Alegi Auzoko festak

Uztailaren 22an, Santa Magdalenaren omenez.

 

Ugarana Goikoa Auzoan:

San Lorenzo Jaiak, abuztuaren 10ean.

 

BESTELAKOAK

 

Kultur Astea

Udaberrian ospatzen da apirilean edo maiatzean. Hainbat ekintza burutzen dira aste beteren barruan : antzerkia, hitzaldiak, ikusentzunezko emanaldiak, etab…

Aipagarria da, Kultur Astearen barne ospatzen den “Bertsolari Gazteen Txapelketa”. 1971tik ospatzen da eta hainbat bertsolari ezagunek, bertan eman zituzten beren lehen urratsak.

 

Errezil Sagar Txapelketa

Azaroko azkenaurreko igandean ospatzen da. Errezil Sagar txapelketaz gain, baserriko produktuen azoka izaten da.

AZTIRI BAT ELKARTEA

Aztiria Auzoan, Santa Marina ermitaren ondoan aurkitzen da. Aisia, kultura eta gastronomia elkartea.

 

ERBIE ELKARTEA

Elkarte hau Gabiriako herrigunean aurkitzen da, plazan bertan kokatua.

 

OSINALDE ELKARTEA

Elkarte hau Gabiriako herrigunean aurkitzen da kokatua, Kultur Etxea eta Ostatuaren ondoan.

 

Bestelako Elkarteak

 

GORUNTZ DANTZA TALDEA

1971. urtean sortutako Dantza Talde hau, egun Gabiria, Ormaiztegi eta Ezkio-Itsasoko dantzariek osatzen dute, gehiengoa gabiriarrak izanik. Haur, gaztetxo eta helduen taldea dago.

AZTIRIA ERRETEGIA

Aztiria Auzoa, z/g

KORTA JATETXEA

Zuazola-Azpikoa Baserria

OSTATU JATETXEA

Gabiria gunea, z/g

Baztarrika Nekazal Turismoa

Ugarana Goikoa Auzoa

Harpidetu gure informazio sarera

Idatzi zure eposta helbidea Udalaren berri jaso nahi baduzu.

Gabiriako Udala. Zure Udala. Gure Udala.

Copyright © 2017 – Gabiriako Udala.
Gattiken

gfa
jaurl
irekia