Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Gabiriako Balantzategi Herri Eskolak ekitaldi berezia antolatu zuen. Bertan, mural dotore hau egin zuten, ikasle guztien parte hartzearekin. Bakoitzak hizki bat marraztu, eta lelo hauxe osatu zuten: EUSKARA AHOAN, ZABAL DEZAGUN MUNDUAN!

Bestalde, ohitura bihurtzen ari den bertso-saioa ere izan genuen Ostatuan. Aurten, Nokaldia aitzakia hartuta eta ekimenari amaiera emateko, larunbat gauean egin genuen bertso-afaria. 60 lagunetik gora elkartu ginen bertan, eta giro ezin hobean ospatu genituen Nokaldia eta Euskararen Eguna.

Gainera, Gabonak ere bertan ditugunez, Osinalde Elkartekoek zehaztu dituzte Gabon kanturako entseguetarako egunak eta orduak: abenduaren 15ean eta 22an 12:00etan, eta abenduaren 23an 21:30ean. Denak Osinalde Elkartean izango dira, eta nahi duen orori bertaratzeko gonbidapena egin nahi diete.