EUSKARALDIAKO TXANDEN ORDUTEGIAK

Jakingo duzuen bezala, aurten EUSKARALDIA egingo dugu Euskal Herri osoan eta noski, Gabirian ere bai.

Irailaren 20an izan zen aurkezpena eta Gabirian 21ean egin genuen.

Euskaraldia, 11eguneko ekimen bat da, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz.

Ekimen honetan parte hartu nahiko bazenu, AHOBIZI edo BELARRIPREST izan nahiko bazenu, oso erraza da izena ematea: https://izenematea.euskaraldia.eus/ atalean edota Ostatu aurrean jarriko diren mahai informatiboetan urriaren 19tik azaroaren 18ra, ostiral eta igandero.

Animatu eta gerturatu informatzera lasai asko!

0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.