Euskaraldia: banderatxoak eta abar

Dakizuen moduan, azaroaren 20tik abenduaren 4ra Euskaraldiaren 2. edizioa izango dugu martxan, eta dagoeneko 46 gabiriarrek eman dugu izena! Parte hartzeko, Ahobizi edo Belarriprest rola aukeratu behar duzue, eta www.euskaraldia.eus helbidean izena eman.
Aurten, 5 €ren truke, balkoietan jartzeko banderatxoak erosteko aukera daukazue, bai udaletxean bertan, eta baita online dendan ere. Bertan, banderatxoez gain, kamisetak, poltsak eta beste hainbat produktu ere eskura ditzakezue.
Dagoeneko izena eman baduzu eta ingurukoak animatu nahi badituzu, zabaldu bideo hau.
Animatu, eta parte hartu!