EUSKARALDIA


“Euskaraldia Euskal Herri osoan azaroaren 23tik abenduaren 3ra¬†hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa izango da.

Guztira 11 egun izango dira, eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzendutakoa da. Bi rol izango ditugu aukeran: BELARRIPREST eta AHOBIZI. Euskaraz hitz egiteko gai dena, eta 11 egun horietan euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzeko konpromisoa hartzeko prest dagoena AHOBIZI figura izango da.

Euskaraz ulertzen duena, eta gainerakoei euskaraz egiteko eskatu nahi diena, berriz, BELARRIPREST izango da. Norbanakoek izena emateko epea udazkenean zabalduko da.

Entitateek eman dute dagoeneko izena, eta herrien izen-ematea irekita dago. Gabiriak eman du lehen urratsa, eta Euskaraldia herrian antolatzeko ardura Euskara eta Kultura Batzordeak hartuko du. Hurrengo bilera maiatzaren 12an 20:30ean izango da kultur etxean, eta bertan hasiko gara ekimenari forma ematen.

Helburua ahalik eta gabiriar gehien animatzea izango da, baina baita oraindik izena eman ez duten Goierriko herri txikiak pausoa ematera bultzatzea ere. Herriko ohiko jardueretan eta ohiko komunikazio bideetatik jasoko duzue informazioa; egon adi-adi!”

0 Iruzkin

Egin ekarpena

Zure eposta helbidea ez da argitaratuko.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Zure cookie ezarpenak gorde ditzagun beharrezko diren cookieak.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Bisitarien portaera

Cookie hauekin gure webguneko bisitarien portaerak ezagutu ditzakegu, webgunea hobetze aldera. Google Analytics zerbitzua erabiltzen dugu horretarako.

_ga,_gid,_gat

Bestelakoak

Facebook eta bestelako hirugarrenen zerbitzuen cookieak.

fr, learn_press_user_guest_id,