SAGARRONDO TXERTATUEN JARRAIPENA

Apirilean herritarren artean banatu genituen sagarrondoen jarraipena egiteko asmoz, honako ohar hauek kontuan hartzea proposatzen dizuegu:

 

1.- Txertatzeko erabilitako plastiko zintak kentzea komeni da. Horretarako, kontu haundiz plastikoa ebaki beharko degu behetik gora oso axaletik. Askotan nahikoa izaten da guraize batzuekin korapiloa moztea eta gero eskuz zintari bueltak emanez kentzea. Bestela erabili kuterra edo laban zorrotza.

2. Mentu azpiko adartxoak kentzeari dagokionez, gaur egunean nagusitzen ari den ohitura da oraindik ez kentzea, garrantzitsuena zuztarrak bultzatzea baita eta zenbat eta adar gehiago orduan eta zuztarrak indartsuago. Dana dala, mentuaren azpiko adar baten altuera mentuko adarraren altuera baino haundiagoa bada, orduan bai, orduan kendu egin behar da.

3. Kimu berriak oso gogoko izaten dituzte zorriek eta bereziki zorri lanigeroak. Txingorriak gora eta behera ikusten badituzue, horrek esan nahi du zorria dagoela eta ez baditugu akatzen kalteak larriak izan daitezke. Ekologikoan Neemazal eta jaboi potasikoa, biak nahastuta, baino hoberik ez dago. Ekologikotik kanpo edozein intsektizidak balio digu, Karate Zeon edo beste edozein.

4. Landare bakarren batek aleren bat hartu badu, onena aleak kentzea da lehenengo urtean eta uztekotan bat bakarrik, baina kentzea hobe.