All posts by Leharrei Mendi Lasterketa

III. Leharrei mendi lasterketaren egitaraua

Arratsalde on, Leharreizaleok!! Tik-tak, tik-tak… Eguna gerturatzen ari da, eta gero eta gehiago zarete lasterketan parte hartzeko izena eman duzuenak. Boluntarioekin ere gaur bertan izango dugu lanak banatzeko azken bilera. Edonola ere, oraindik badago lasterkari gehiagorentzako lekua, beraz, apirilaren 14ko asteburuan Gabiriara gerturatu eta lasterketan parte hartzera animatzeko arrazoi gehiagorekin gatozkizue. Urtero bezala, TERNUAk lasterkarien[…]

III. Leharrei mendi lasterketaren egitaraua bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.

III. Leharrei Mendi Lasterketa martxan

Eguerdi on, Leharreizaleok.
Berri onak dauzkagu mendi-lasterkari eta zaleentzat, dagoeneko martxan baita III. Leharrei Mendi Lasterketa. Aurten apirilaren 14ean izango da zita, Gabirian, goizeko 9:30ean.
Gaur, iluntzeko 19:00et…

II. Leharreiko kamiseta

Gabon, Leharreizaleok!
Hona hemen aurtengo Leharrei Mendi Lasterketan parte hartzeko beste arrazoi bat: KAMISETA! Iaz bezala, Ternuako lagunen eskutik. Partaide bakoitzak horrelako bat jasoko du korrikalariaren poltsan.
ANIMATU…

Leharreiko ibilbidea garbitzen

Gabon, Leharreizaleok. Beste behin eskerrak eman beharrean gaude Gabiriko eta Aztiriko gazte eta ez hain gazteei edozer gauzatarako beti prest baitaude. Argazkietan ikusten den bezala, hasi gara ibilbidea txukuntzen. Aurreko ostiralean, Otañuko jeitsiera berria prest utzi genuen. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Laster igoko dugu track-a eguneratuta!!

Leharreiko ibilbidea garbitzen bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.

II. Leharrei Mendi Lasterketako izen-ematea irekita

Eguerdi on, Leharreizaleok. Berri onak dauzkagu mendi-lasterkari eta zaleentzat, dagoeneko martxan baitago II. Leharrei Mendi Lasterketa. Hasiera batean apirilaren 8ko data jarri genuen arren, apirilaren 1era aurreratu dugu, Korrika dela-eta. Gaur, eguerdiko 14:00etan zabalduko da izen-ematea https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1772 200 korrikalarirentzako lekua egongo da, beraz, ez lo hartu! Besterik gabe, ANIMATU eta zabaldu Gattiken Produkzioak-ek egindako promozio-bideoa!![…]

II. Leharrei Mendi Lasterketako izen-ematea irekita bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.

Otañutik begira

Gabon, Leharreizaleok!! Ikusi igandeko egunsentiak ze itxura zuen Leharrei Mendi Lasterketan igoko den Otañu gainetik. Zoragarria!! Mila esker beste behin Gattiken Produkzioak-eko lagunei!! Aste bat bakarrik falta da jada, lasterketaz gozatzeko prest?

Otañutik begira bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.

MILA ESKER BOLUNTARIOEI!!

Atzo bertan elkartu ginen guztiekin lasterketa egunean egin beharrkeo lanak zehazteko eta oso erantzun ona izan genuen, Gabirian ohikoa den bezala. Horrelako laguntzarekin, seguru gaude dena ondo aterako dela, lehen urtea …

Leharrei Ternua Saria

Azkeneko adapa gogorra dela? Ba hona hemen ziztu bizian igotzeko arrazoia: LEHARREI TERNUA SARIA!! Sari hau Leharreiko aldapa azkarren igotzen duenak jasoko du. Hori bai, ezinbesteko baldintza izango da aldaparen magalera …

50 dortsal gehiago!!

  Gabon, Leharreizaleok!! Berri onak ditugu izena emateko garaian berandu ibili zaretenontzat. Izan ere, antolakuntzak korrikalarien kupoa 200 lasterkarira igotzeko erabakia hartu du. Hau da, beste 50 korrikalarientzako lekua egongo da. Horretarako, martxoaren 9ra arte itxaron beharko duzue, izan ere, egun horretan arratsaldeko 19:00etan irekiko baita izena emateko epe berria. Beraz, oraingo honetan argi ibili,[…]

50 dortsal gehiago!! bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.