ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ


Aurtengoan ere iritsi zaigu errenta aitorpena egiteko unea, eta udalerri euskaldunetan saiakera egingo dugu ahalik eta pertsona gehienek euskaraz egin dezaten.

 

Ohi bezala, errenta aitorpena egiterakoan, herritarrek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, modu errazean: hasieratik, zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, eta euskaraz egiteko ez dago aparteko zailtasunik.

Errenta aitorpena egiteko hainbat modu daude, eta lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera webguneak, telefonoak eta gainerakoak aldatzen diren arren, moduak antzekoak dira kasu guztietan, eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honekin lortu nahi dena. Batetik “datuetan ere islatu dadin udalerri euskaldunetan euskaraz bizi garela”, eta bestetik “administrazioa euskalduntzeko bidean eragiten jarraitzeko”

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du UEMAk, udalekin eta hainbat erakunde publikorekin elkarlanean

0 Iruzkin

Egin ekarpena

Zure eposta helbidea ez da argitaratuko.