BILGUNE FEMINISTA

Gabirian AGIRIN berdintasun taldea sortu dute bertako hainbat neska gaztek, hainbat bilera egin dituzte eta oraingo honetan bilera ireki bat egitea pentsatu dute nahi duen guztia gerturatu ahal izateko.

Edozein adin eta sexutako jendea gerturatzea eskatzen dute. Guztion ideak baitira baliagarriak!

Bilera kultur etxean izango da ohiko moduan, OSTIRALA, 23, 18:30EAN.

Bilera horretara bertaratzen den guztia ongi etorria izango da eta bileretan erabakiko da herrian, berdintasunaren inguruan,  zer egin nahi den.

Bertan ikusiko garelakoan,

Udala

0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.