All posts by Udal Batzordeak

BESTE ELKARRETARATZE BAT

Atzo, Urriak 17, asteartea, 19:00etan beste elkarretaratze bat egin zen Gabiriako udaletxearen aurrean Kataluiniako herriaren alde. Nahiz eta jende askorik ez zen Bildu, beste hainbestek adierazi ziguten ezin azaldua.   HERRI TXIKIAK ERE KATALUINIARREN ALDE!

HIP HIP URRI: MENDI IRTEERA

Urriak 8, igandea, Gabiria-Ormaiztegi-Beasain artean antolatutako Kultur mendi ibilaldia izan zen Talde eta giro aparta bildu zen eta goizeko 9:30- 14:30 bitarteko iraupena izan zuen irteerak. 9:30ean Gabirian elkartu ginen guztiok eta trikitixaz giroturik Ormaiztegira jaitsi ginen Olalkiagako bidetik. Bidean, hosto eta makilak jaso genituen Ormaiztegin egingo zen eskulanerako. Eskulanean axotak egin behar izan genituen … Continue reading HIP HIP URRI: MENDI IRTEERA

BAZTARRIKA BASERRIA, EITB-KO IZAR

Baztarrika baserria, Eitb-ko izar Bertatik Bertarako kide den Baztarrika baserria Eitb-ko “Oinak lurrean” saioan agertu zen irailaren 25ean. Erreportaje ederra egin zieten! Familiaren eguneroko lanak erakutsi zituzten bertan, eta Baztarrikan emakumeek izan duten garrantziaz ere hitz egin zuten. Izan ere, hiru belaunalditan emakumeak izan dira artaldearen arduradun. Ikusi nahi? http://www.eitb.eus/eu/telebista/bideoak/osoa/5101848/bideoa-idiazabalgo-gazta-gabiriako-baztarrika-baserrian-gipuzkoa/

KATALUINIARREN ALDE

Atzo, urriak 3, arratsaldeko 19:00etan konzentrazioa egin zen Gabiriako udaletxearen aurrean Kataluinian gertatutakoa kritikatu elkartasuna adierazteko.  

KASKOKO BASURA GUNEA

Jakingo duzuen bezala, Kaskoko basura gunearen atea izorratuta dago. Hurrengo asteartetik aurrera, Irailak 26, atea konponduta egongo da eta beraz, txartelarekin bakarrik ireki ahal izango da. Ordurarte, orain arte bezala, atea handiak zabalik jarraituko du.

PINUDIAK FUMIGATU

Jakinarazi digute iraileko azkeneko astean edo urriko lehenengoan pinudiak fumigatuko dituztela helikopteroz, eguraldiaren arabera aukeratuko omen dute eguna.

JUDO ETA DEFENTSA PERTSONALA

Aurten ere judoa eta defensa pertsonala izango ditugu Erbie elkartean eta hau izango da bakoitzaren ordutegia. JUDOKO ORDUTEGIA: ASTELEHENA 17:30-18:30–> 5-9 urte bitarteko umeak 18:30-19:30–> 10-13 urte bitartekoak   ASTEAZKENA 17:30-18:30–> 5-9 urte bitarteko umeak 18:30-19:30–> 10-13 urte bitartekoak 19:30-21:00–> 14urtetik gorakoentzat   DEFENTSA PERTSONALEKO ORDUTEGIA: ASTEAZKENA 19:30-21:00–> 14 urtetik gorakoentzat ANIMATU ZAITEZTE! Informazioa eta … Continue reading JUDO ETA DEFENTSA PERTSONALA

ANDRA MARI JAIAK 2017

SAN LORENTZO EGUNA Abuztuak 10, osteguna 11:00 Meza nagusia Ondoren, hamaiketakoa 16:00 Mus txapelketa   ANDRA MARI JAIAK Abuztuak 13, igandea – Goiz eta arratsaldez Biribilketa baserriz baserri herriko txistulariekin 18:00 Txupinazoa eta makila jaitsiera txistularien iritsierarekin Aurten pregoia Baztarrikakoek irakurriko dute; eta bertsolari, dantzari eta trikitilariak ere izango dira. 19:00 Larraulgo Boteluze taldea Ondoren, … Continue reading ANDRA MARI JAIAK 2017

ALEGI AUZOKO MADALENA JAIAK 2017

   Asteburu honetan gerturatu Alegi auzoko jaietara!   Uztailak 21 OSTIRALA   19:30 Sagardo dastaketa eta pintxoak 21:00 Dantzaki taldearen dantza erakustaldia 21:30 Afari herrikoia (oilasko jana) Gauean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia     Uztailak 22 LARUNBATA 12:00 Meza nagusia Amaieran Ezkio.Itsasoko ABESBATZAren emanaldia Ondoren Gabiriako GORUNTZ dantza taldea Hamaiketakoa 16:30 Umeentzako puzgarriak 19:30 Cava … Continue reading ALEGI AUZOKO MADALENA JAIAK 2017

AZTIRIAKO JAIAK

Aztiriako Santa Marina jaiak Uztailaren 14tik 18ra UZTAILAK 14 18:00 Ezkil joaldia eta etxafuegoak 18:00 Auzokoentzat mus azkar txapelketa, bi ustelera (izen ematea 18:00-18:15, saria: auzo afarirako txartelak) 19:00 Bola eta toka lehiaketa auzokoentzat 21:00 Auzo afaria Aztiri erretegian 23:00 Elustondo trikitilariekin erromeria   UZTAILAK 15 18:00 XXII. Patata tortilla lehiaketa Ondoren, ardo eta pintxo … Continue reading AZTIRIAKO JAIAK