All posts by Udal Batzordeak

KASKOKO BASURA GUNEA

Jakingo duzuen bezala, Kaskoko basura gunearen atea izorratuta dago. Hurrengo asteartetik aurrera, Irailak 26, atea konponduta egongo da eta beraz, txartelarekin bakarrik ireki ahal izango da. Ordurarte, orain arte bezala, atea handiak zabalik jarraituko du.

PINUDIAK FUMIGATU

Jakinarazi digute iraileko azkeneko astean edo urriko lehenengoan pinudiak fumigatuko dituztela helikopteroz, eguraldiaren arabera aukeratuko omen dute eguna.

JUDO ETA DEFENTSA PERTSONALA

Aurten ere judoa eta defensa pertsonala izango ditugu Erbie elkartean eta hau izango da bakoitzaren ordutegia. JUDOKO ORDUTEGIA: ASTELEHENA 17:30-18:30–> 5-9 urte bitarteko umeak 18:30-19:30–> 10-13 urte bitartekoak   ASTEAZKENA 17:30-18:30–> 5-9 urte bitarteko umeak 18:30-19:30–> 10-13 urte bitartekoak 19:30-21:00–> 14urtetik gorakoentzat   DEFENTSA PERTSONALEKO ORDUTEGIA: ASTEAZKENA 19:30-21:00–> 14 urtetik gorakoentzat ANIMATU ZAITEZTE! Informazioa eta … Continue reading JUDO ETA DEFENTSA PERTSONALA

ANDRA MARI JAIAK 2017

SAN LORENTZO EGUNA Abuztuak 10, osteguna 11:00 Meza nagusia Ondoren, hamaiketakoa 16:00 Mus txapelketa   ANDRA MARI JAIAK Abuztuak 13, igandea – Goiz eta arratsaldez Biribilketa baserriz baserri herriko txistulariekin 18:00 Txupinazoa eta makila jaitsiera txistularien iritsierarekin Aurten pregoia Baztarrikakoek irakurriko dute; eta bertsolari, dantzari eta trikitilariak ere izango dira. 19:00 Larraulgo Boteluze taldea Ondoren, … Continue reading ANDRA MARI JAIAK 2017

ALEGI AUZOKO MADALENA JAIAK 2017

   Asteburu honetan gerturatu Alegi auzoko jaietara!   Uztailak 21 OSTIRALA   19:30 Sagardo dastaketa eta pintxoak 21:00 Dantzaki taldearen dantza erakustaldia 21:30 Afari herrikoia (oilasko jana) Gauean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia     Uztailak 22 LARUNBATA 12:00 Meza nagusia Amaieran Ezkio.Itsasoko ABESBATZAren emanaldia Ondoren Gabiriako GORUNTZ dantza taldea Hamaiketakoa 16:30 Umeentzako puzgarriak 19:30 Cava … Continue reading ALEGI AUZOKO MADALENA JAIAK 2017

AZTIRIAKO JAIAK

Aztiriako Santa Marina jaiak Uztailaren 14tik 18ra UZTAILAK 14 18:00 Ezkil joaldia eta etxafuegoak 18:00 Auzokoentzat mus azkar txapelketa, bi ustelera (izen ematea 18:00-18:15, saria: auzo afarirako txartelak) 19:00 Bola eta toka lehiaketa auzokoentzat 21:00 Auzo afaria Aztiri erretegian 23:00 Elustondo trikitilariekin erromeria   UZTAILAK 15 18:00 XXII. Patata tortilla lehiaketa Ondoren, ardo eta pintxo … Continue reading AZTIRIAKO JAIAK

UDALEKUAK 2017

Aurten ere udalekuak hasi dira! Ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira eta 30umek hartu dute bertan parte 3 begiralerekin batera. Hainbat ekintza berri egingo dira aurten (zirko eguna, erobisioa…) beste urteetako batzuk errepikatuko diren arren (txef txikia, garaiora bisita…). Ea ekintza guztiak egiteko eguraldiak laguntzen jarraitzen duen!

SAN JOAN BEZPERAN, HIZKUNTZA-OHITURA TXARRAK SUTARA!

Pasa den ostiralean, ekainaren 23an, ohiturari jarraituz San Joan bezpera eguna ospatu genuen. Ostiraleroko pintxo-potearekin batera, arratsaldeko 19:30ak aldera mahai informatibo bat jarri genuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu garela jakinarazteko eta bitartean gauerako zegoen ekitaldiaren berri emateko. Izan ere, San Joan bezpera zela aprobetxatuz, hizkuntza-ohitura txarrak sutara botatzea zen asmoa, eta hala egin genuen. Gaueko … Continue reading SAN JOAN BEZPERAN, HIZKUNTZA-OHITURA TXARRAK SUTARA!

OSTATUA ITXITA 3 ASTEZ

OSTATUA   Juanlu Escuderok eta Gustavo Fuentesek ostatua utzi zuten ekainaren 25ean, igandean, 5 urteren ondoren.   Beraz hiru asteetan zehar, uztailaren 14 arte ostatua itxita egongo da hainbat berritze lanetan ari garen bitartean. 14ean pintxopotearekin batera izango da irekiera. Ostatuan bertan, goiko pisuan dagoen etxebizitza berritu da auzo lanean azkeneko hilabeteetan eta orain, itxita egongo … Continue reading OSTATUA ITXITA 3 ASTEZ

GABIRIA UEMAN

Urteko bigarren batzar nagusia egin zuen ekainaren 10ean Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Zestoan, eta bi udal berri onartu zituen: Igorre eta Gabiria. Bi hauekin, 84 udalek osatzen dute gaur egun UEMA, guztien artean 245.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz.   Agintaldi honen hasieran 72 udal ziren UEMAko kide [Ezkio eta Itsaso banandu egin dira ordudanik]. Azken bi … Continue reading GABIRIA UEMAN