All posts by Udal Batzordeak

GABIRIAKO DENDA!!

Gabiriako ostatuan denda ireki da!   Oraindik bertan elikagairik egon ez arren, bertatik bertarako produktuak jartzea da idea eta beste hainbat eguneroko elikagai.     Oraingoz bestelako produktuak daude bertan salgai.  

GAZTETXOEN LOKALA

Gaztetxoen lokalak itxura eskasa zuela eta pintatzea erabaki da, bertan elkartu ziren 11 gazte inguru. Zinta jarri, papela lurrean eta pintatzeari ekin zioten. Ondoren hamaiketakoa egin zuten Ostatun.

URTEA ONGI BUKATUTA

Aurten ere, beste urte askotan bezala, urtea ongi amaitzeko hainbat ekintza egin dira herriko hainbat toki ezberdinetan: Frontoian jolasak antolatu zituzten gazteek, giro aparta izan zen bertan. Bolatokian bola txapelketa izan zen eta garailea Aratz Igartzabal izan zen, 27 inguruk eman zuten izena. Bigarren eskuko azoka antolatu zen Ostatuko jangelan Beñat Hach Embarekentzat dirua lortzeko. … Continue reading URTEA ONGI BUKATUTA

HERRI BATZARRA

GOGORATU GAUR, ABENDUAK 29, ARRATSALDEKO 18:00ETAN KULTUR ETXEAN IZANGO DUGULA HERRI BILERA. BERTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

URTE ZAHAR ARRATSALDEA

Aurtengo urtea ere bukatzen ari da eta urteroko moduan, urte zahar arratsaldean ekintza ezberdinak antolatu dira, guztiak 17:30-18:00ak bitartean hasiko dira: Bolarien taldeak herriko bola tiraldi bat antolatu du bolatoki itxian. Txozna batzordeak jolas ezberdinak antolatu ditu (badminton, ping pong, monozikloa…) eguraldi ona eginez gero, futbol zelaian izango dira eta bestela frontoian.   Eta azkenik, … Continue reading URTE ZAHAR ARRATSALDEA

BERTATIK BERTARAKO SASKIA

Bertatik Bertarako produktuen erabilera bultzatzeko egin da Balentzategi herri eskolan (veste 5 eskola eta zahar etxe batean bezalaxe) hemengo produktuz betetako saskiaren zozketa.     Jangelan bazkaltzen geratzen diren umeen artean egin da zozketa eta Xabat Elgarrestari tokatu zaio. http://www.bertatikbertara.eus      

URTE ZAHAR EGUNEKO AZOKA

Abenduaren 31an bigarren eskuko azoka bat antolatu du gazte taldeak. Azoka hau ostatuko jangelan izango da eta bertan bilduko den dirua Beñat Hach Embarec-entzat (Ormaiztegi) izango da. Jakingo duzuen moduan 25.000€ko fiantza bat ordaindu zuen Esteban Orbegozorekin batera; bueltan jasoko ez duten diru bat. http://goierri.hitza.eus/2017/01/17/benat-hach-embarek%e2%80%88gure-kontrako-akusazioa-muntaia-polizial-bat-da/ http://uztarria.eus/aktualitatea/1513431068   Horren ondorioz, herriko gazteen artean sortu den ideia … Continue reading URTE ZAHAR EGUNEKO AZOKA

OLENTZEROREN ETORRERA

Gabonak bertan ditugula eta herriko gaztetxoenentzako eta ez hain gazteenentzako aurten ere Olentzeroren bixita jasoko dugu. Abenduaren 23an izango da 16:00rak inguruan eta bertara gutunak eramateko aukera izango da. Ondoren gerturatu diren guztientzako mokadutxoa izango da. GABON ZORIONTSUAK IZAN DITZAZUELA!

GABIRI AGIRI 2017

HEMEN DUZUE AURTENGO GABIRI AGIRI!!! ABENDUAREN 29EAN IKUSIKO DUGU ELKAR HERRI BILERAN! HERRI BILERAN IKUSIKO DUGU ELKAR!