All posts by Udal Batzordeak

UDABERRI KULTURALA AMAITZEKO

EKAINAK 15, OSTIRALA BERTAN BEHERA GELDITU DA OSTATUAN EGINGO ZEN PINTXO POTE BEREZIA, BERTATIK BERTARAKO PRODUKTUAK ERABILIZ EGINGO ZENA. ATZERATZEA ERABAKI DA! EKAINAK 16, LARUNBATA 16:00etan judo erakustaldia egingo da frontoian.     EKAINAK 17, IGANDEA 18:00etan Ergela helduentzako antzerki emanaldia izango da elizak0 saloian. Sarrera 5€

GABIRIAKO OSTATUKO ERAKUSKETA

Gabiriako Ostatuan koadroen erakusketa bat jarri da tabernako hormetan eta baita jangelan ere.     Pintura erakusketa hau Ane Urzelaik eta Dani Uribek antoltu dute Gabiriako Ostatuaren laguntzaz.       Koadroak salgai daude 50€-tan bakoitza.

ARGITU TAILERRAK GOIERRIN

Gipuzkoa Argitu programaren helburua da argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean. Gipuzkoako hainbat herritan tailerrak antolatzen ari dira norberaren kontsumo datura nola iritsi erakusteko. Gabirian izan ditugun argitu tailer berdinak Goierriko hainbat herritan emango dira. Gabiriakoetara etortzeko aukerarik izan ez baduzu eta interesatuta bazaude, hemen egunak eta lekuak:  Ordizia 2018/06/18 18:00etan Kz gunean  Beasain … Continue reading ARGITU TAILERRAK GOIERRIN

BELAR BOLEN PLASTIKOEN BILKETA

Aurten ere Goimenekoek bidali digute belar bolen plastikoen bilketaren azkeneko eguna. Irailetik ekainera bitarte izaten da jasotzeko hilabete tartea.   EKAINAK 19, ASTEARTEA izango da plastiko hauek jasoko dituzten azken eguna.   Betiko lekuetara bota beharko dira.   Plastikoak bakarrik bota behar dira (sokak ez!). Udala.

OSTATU AURREKO OBRAK

Bi larunbatetan jarraian (eguraldiak ez baitu lagundu) auzo lanak izan dira ostatu aurrean. Bertan azkeneko urteetan debekatuta egon da aparkatzea eta orain garbi ikusi daiteke, marra horiak margotu baititugu. Medikuarenera pasatzea posible izango da nahiz eta bertan ezingo den aparkatu eta ezinduentzako aparkaleku bat ere ahalbidetu dugu eskolako paretaren kontra. Beraz, argi ulertu ez bada, … Continue reading OSTATU AURREKO OBRAK

FAMILIA ETA ELIKADURA ESKUTIK DOAZ

“Familia eta elikadura eskutik doaz” hitzaldia izango dugu EKAINAK 6, ASTEAZKENA, 18:30-19:30 bitartean Ostatuko goiko jangelan.   Gurasoei, baserritarrei eta orokorrean herritarrei  zuzendutako hitzaldia da. Ordu horretan, bitartean, umeak entretenituta edukiko ditugu dantza lekuan edota plazan (eguraldiaren arabera) Idoia Torregarairekin jolasten, kantatzen edo ipuinak kontatzen.   Amaitzeko, BERTATIK BERTARAko produktuen mokadutxoa izango da Ostatuan.   ANIMATU … Continue reading FAMILIA ETA ELIKADURA ESKUTIK DOAZ

AIZELEKUKO EGUNA

Urtero bezala, aurten ere Aizelekuko eguna ospatuko da. Ekainaren 3an, igandea, ospatuko da Aizeleku puntan. Egitaraua honako hau izango da gerturatu nahi duten guztientzat: 11:00etan meza Ondoren, Gabiria eta Legazpiko txistulariak eta dantzariak Amaitzeko mokadutxoa. Aurten, gurutzea diseinatu zuen eta hil berria den Pedro Gabiria omenduko da.

MEDIKU KONTSULTA

Jakin dugu medikuaren kontsulta itxita egon dela, eta medikuak jakinarazi berri digu hainbat egunetan itxita egongo dela Gabiriako kontsulta. Hauek dira ekainean itxita egongo diren egunak (beste guztietan irekita egongo da): ekainaren 4, 8, 11 eta 12an ez da irekita egongo. Barkatu eragozpenak, Udala

EKAINEAN ERE EKINTZAK

EKAINAK 2, LARUNBATA 17:30ean kultur etxean Txatxilipurdi elkartekoekin laborategia 12 urte bitartekoentzat. Jolas eta jostailuak ezagutu, jolastuz ikasi eta bi ordu ahaztezin pasatzeko gunea izango da.   EKAINAK 3, IGANDEA  18:00etan bertso saioa elizako saloian Loiolakoekin elkartasunez. Bertsolariak: Unai Iturriaga Amets Arzallus Aitor Mendiluze Oihana Iguaran Nerea Ibarzabal Iban Urdangarin

Oroitz Maiz Morea “in memoriam”

  “Concurs Internacional de Música de les Corts” antolatzen duten Barcelona- Districte de les Corts-ekoek idatzi ziguten udaletxera pasa den astean. Oroitz Maiz Moreak 2007an bertako sariketako lehen postua irabazi zuen eta bertako antolatzaileek aho batez erabaki zuten hemendik aurrera publikoaren sariari OROITZ MAIZ MOREA “in memoriam” izena jartzea.     Publikoaren saria, finalisten artean … Continue reading Oroitz Maiz Morea “in memoriam”