All posts by Udal Batzordeak

“Bertatik bertara” kanpaina martxan Gabirian ere

UEMArekin elkarlanean, 61 udalek hartuko dute parte ekainaren 19an abiaraziko den Bertatik Bertara kanpainan. Gabiria ere parte hartzen ari da “Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzen dituen kanpainan, udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusarazteko eta herritarrak zein bisitariek kontzientziatzeko. Irudian ikusten den moduko mahai-gainekoak eta kartelak banatu ditugu Ostatuan, Korta jatetxean … Continue reading “Bertatik bertara” kanpaina martxan Gabirian ere

Goilurrak rallya uztailaren 26an

Idatzi honen bidez, Goilurrak rallyak Gabiriako errepideetan eragingo dituen eragozpenen berri eman nahi dugu. Datorren uztailaren 26an, igandean, Ormaiztegitik Gabiriarako bidea itxita egongo da Lierniko kruzetik Agerreko askako kruzeraino, eta Errota Etxeko zubitik Aztiriarako kruzeraino, goizeko  8:00etatik eguerdiko 13:00etara. -Bide mozketa 8etan izango da, lasterketa 9:00 hasiko bada ere. Bigarren aldiz, 11:00ak aldera pasatuko dira … Continue reading Goilurrak rallya uztailaren 26an

“Goazen gabiriar danok” liburua eta dokumentala salgai

Aimar Maiz gabiriarrak idatzitako 1936ko gerraren inguruko “Goazen gabiriar danok” liburua eta Gattikenek ekoiztutako izen bereko dokumentala ekainaren 20an aurkeztu ziren. Liburua eta dokumentala erosi nahi dutenek, honako denda, taberna, jatetxe eta bulegoetan izango dute aukera (20 €): – Gabiriako Ostatua (Gabiria) – Aztiriako Erretegia (Gabiria) – Korta Jatetxea (Gabiria) – Gabiriako Udala (Gabiria) – … Continue reading “Goazen gabiriar danok” liburua eta dokumentala salgai

Aldaketak zabor-guneetako hainbat edukiontzitan

Ohar hauxe zabaldu du Sasieta Mankomunitateak: COVID-19 delakoaren ondorioz, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzeko edukiontzien sarraila elektronikoak indargabetu ziren, baita landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere, txartelik gabe ireki ahal izateko. Pixkanaka, sarraila guztiak aktibatzen ari gara, aurreko egoerara itzultzeko. Beraz, edukiontziak irekitzeko berriro beharrezkoa izango da txartela erabiltzea. Ekainaren 22tik aurrera, errefusa … Continue reading Aldaketak zabor-guneetako hainbat edukiontzitan

Gabiriarrak 1936ko gerran

2020ko Udaberri kulturaleko ekintza ia guztiak bertan behera utzi behar izan ditugun arren, apurka-apurka, hartu beharreko neurriak arintzen doazenez, ezinbesteko segurtasun neurri guztiak beteta, 1936ko gerraren inguruko ekitaldia egitea erabaki dugu. Ekainaren 20an, eguerdiko 12:00etan, elizatarian, Aimar Maizek idatzi duen 1936ko gerraren inguruko Goazen gabiriar danok liburuaren aurkezpena egingo da, eta baita Gattikenek ekoitzitako izen … Continue reading Gabiriarrak 1936ko gerran

Gabiriako Ostatuko eraberritzearen I. faseko bigarren zatiko lanak

Gabiriako Ostatuaran eraberritzearen I. fasearen bigarren zatiaren baitan, besteak beste, honakoak egin dira: igogailuaren estruktura, egitura hori eta eskailerak estaltzen dituen eraikina, igogailuaren ateak, 2. solairurako sarbidea eta komunen antolamendua, instalazio elektrikoa eta saneamenduko hodien kanalizazioa. Lan hauek aurrera eramateko, Gabiriako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren dirulaguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako … Continue reading Gabiriako Ostatuko eraberritzearen I. faseko bigarren zatiko lanak

Maiatzaren 3an Bizkargi Eguna

Hiru herritarrek egindako proposamenari helduz, Gabiriako Udalak aho batez erabaki du maiatzaren 3an Bizkargi Egunarekin bat egitea. Bizkargin hildako gabiriarren omenez, ikurriña haga erdian jarriko da udaletxean, eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu ekimenarekin bat egin euren balkoietan ere ikurriñak jartzera.