All posts by Leharrei Mendi Lasterketa

Leharreiko ibilbidea garbitzen

Gabon, Leharreizaleok. Beste behin eskerrak eman beharrean gaude Gabiriko eta Aztiriko gazte eta ez hain gazteei edozer gauzatarako beti prest baitaude. Argazkietan ikusten den bezala, hasi gara ibilbidea txukuntzen. Aurreko ostiralean, Otañuko jeitsiera berria prest utzi genuen. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Laster igoko dugu track-a eguneratuta!!

Leharreiko ibilbidea garbitzen bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.

II. Leharrei Mendi Lasterketako izen-ematea irekita

Eguerdi on, Leharreizaleok. Berri onak dauzkagu mendi-lasterkari eta zaleentzat, dagoeneko martxan baitago II. Leharrei Mendi Lasterketa. Hasiera batean apirilaren 8ko data jarri genuen arren, apirilaren 1era aurreratu dugu, Korrika dela-eta. Gaur, eguerdiko 14:00etan zabalduko da izen-ematea https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1772 200 korrikalarirentzako lekua egongo da, beraz, ez lo hartu! Besterik gabe, ANIMATU eta zabaldu Gattiken Produkzioak-ek egindako promozio-bideoa!![…]

II. Leharrei Mendi Lasterketako izen-ematea irekita bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.

Otañutik begira

Gabon, Leharreizaleok!! Ikusi igandeko egunsentiak ze itxura zuen Leharrei Mendi Lasterketan igoko den Otañu gainetik. Zoragarria!! Mila esker beste behin Gattiken Produkzioak-eko lagunei!! Aste bat bakarrik falta da jada, lasterketaz gozatzeko prest?

Otañutik begira bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.

MILA ESKER BOLUNTARIOEI!!

Atzo bertan elkartu ginen guztiekin lasterketa egunean egin beharrkeo lanak zehazteko eta oso erantzun ona izan genuen, Gabirian ohikoa den bezala. Horrelako laguntzarekin, seguru gaude dena ondo aterako dela, lehen urtea …

Leharrei Ternua Saria

Azkeneko adapa gogorra dela? Ba hona hemen ziztu bizian igotzeko arrazoia: LEHARREI TERNUA SARIA!! Sari hau Leharreiko aldapa azkarren igotzen duenak jasoko du. Hori bai, ezinbesteko baldintza izango da aldaparen magalera …

50 dortsal gehiago!!

  Gabon, Leharreizaleok!! Berri onak ditugu izena emateko garaian berandu ibili zaretenontzat. Izan ere, antolakuntzak korrikalarien kupoa 200 lasterkarira igotzeko erabakia hartu du. Hau da, beste 50 korrikalarientzako lekua egongo da. Horretarako, martxoaren 9ra arte itxaron beharko duzue, izan ere, egun horretan arratsaldeko 19:00etan irekiko baita izena emateko epe berria. Beraz, oraingo honetan argi ibili,[…]

50 dortsal gehiago!! bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.

Bete da 150 lasterkariko kupoa!!

  Kaixo Leharreizaleok!! Espero ez genuen arren, segituan bukatu zaigu 150 lasterkariko kupoa. Eskerrikasko benetan parte hartzaile guztiei!! Jende asko jarri da gurekin harremanetan dortsalik lortzeko modurik baden galdetuz… Hau dela eta, antolatzaileok bilera bat egingo dugu, lasterkari kopurua haunditu edo ez erabakitzeko. Asteburu honetan emango dugu erabakiaren berri!!

Bete da 150 lasterkariko kupoa!! bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.