All posts by Aztiriko Gazteak

AIZELEKUKO EGUNA IRUDITAN

Giro polita izan genuen Ekainak 3 igandean Aizelekun bildu ginenok. Meza, hamaiketakoa, txistulariak (Gabiri, Legazpi, Iruñea eta Aoizkoak), dantzariak, trikitilariak….deneteriak izan genuen eta eguraldiak lagun jende dezente hurbildu zen inguruetatik. Omenaldia ere egin zitzaion aurten hil berri den Pedro Gabiria gurutzearen diseinatzailearen familiari. Hurrengo urtean ere bertan bildu nahi genuke.        

Itxaso Barandiaran Aztiri erretegian

Urtero bezala, gabonetako oporren ondoren urtarrilaren 8an ireki zituzten Aztiri erretegiko ateak. Aurtengoan ordea aldaketarekin.  Itxaso Barandiaranek hartu du erreleboa Maria Jesus Deba eta Juan Ramon Goikoetxearen ordez. Itxasoren asmoa eta ilusioa, lehengo bideari jarraitzea da, hori dela eta, martxa hartu bitartean Maria Jesus sukaldean erakusten eta laguntzen ariko zaie. Dagoeneko bi aste badira Itxaso Aztiri … Continue reading Itxaso Barandiaran Aztiri erretegian

AZTIRIARRAK KANTUAN

Aurten ere gustura ibili gara kantu-kontuan Gabiri eta Aztiri aldean. Giro ezinhobea izan genuen eta baita taldea ere. Hemen irten aurretik Aztiri bat elkarteko terrazatik atzean Aizeleku dugula ateratako argazki bat: Aztiriko Gabon eskeko taldearen izenean, eskerrik asko etxe guztietan egindako harrera goxoagatik. Datorren urtera arte!    

AZTIRIARRAK GABON ESKEAN

Aurten ere taldetxoa elkartu gara Aztirin Gabon eskean aritzeko Gabirian eta Aztirian. Jada bi ensaio egin ditugu eta Abenduaren 23an azkenengoa egingo dugu Aztiri Bat elkartean 19:00etan. Abenduaren 24ean 8:30ean elkartuko gara Aztiri Bat elkartean eta etxez etxe kantuan hasiko gara Anbu baserritik.   Esan bezala, goizean goiz Gabirin hasiko gara eta arratsaldez Aztirira itzuliko … Continue reading AZTIRIARRAK GABON ESKEAN