Asteburu honetako ekintzak

Asteburua bete-betea datorkigu Udaberri kulturalaren programazioaren baitan. Hona hemen ostiraletik igandera arteko ekintzen xehetasunak:

  • Ostirala 17, 18:00etan, Kultur Etxean: Apaiz kartzela dokumentalaren emanaldia. Bertan izango dira Xabier Amuriza protagonistetako bat eta Ritxi Lizartza zuzendaria.

  • Larunbata 18: Ukenduen inguruko ikastaroa Arantxa Agirreren eskutik. Goizean, 10:00etan, Katain baserrian elkartuko gara sendabelarrak biltzeko, eta arratsaldean, 16:00etan Osinalde elkartean ukenduak egiteko.

  • Iganea 19, meza ondoren, 12:00ak aldera, herriko plazan genEroa dantza emanaldia.