3. H.I.E.”Alkain-Txiki”ko 3.2. Exekuzio Unitateko Birpartzelazio proiektuaren jendaurreko erakustaldia

2022ko maiatzaren 26ko 66/2022 Alkatetza Ebazpenaren bidez Gabiriako 3. Hirigintza Interbentzio Eremuko, “Alkain-Txiki”ko, 3.2. Exekuzio Unitateari  dagokion birpartzelazio Proiektuari hasierako onarpena eman zitzaion.

 

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 48. artikuluan aurreikusten denarekin bat etorriz, espedientea jendaurreko erakustaldian jartzen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.  Epe horretan interesatuek aipaturiko espedientea udaletxeko idazkaritzan aztertu eta hala balegokie, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

 

IRAGARKIA: GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALA