2017ko Udal Aurrekontua. Behin-behineko onespena

2017ko Udal Aurrekontua. Behin-behineko onespena

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/04/04/c1702317.pdf

 

IRAGARKIA

 

Gabiriako Udalak, 2017ko martxoaren 29an egindako Osoko Bilkuran, behin-behineko izaeraz onartu zuen, 2017ko ekitaldirako egindako Udal Aurrekontua Orokorra, Plantilla Organikoa eta Lanpostu Zerrenda,  abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa, 15.1  artikuluan ezarritakoa betez,  ondorengo arauen arabera jendeari ezagutzera ematen zaio:

 

a) Erakutsita dagoen lekua: Udal Idazkaritzan.

b) Aurrekontua aztertzeko eta hala badagokio erreklamazioak jartzeko epea: 15 lanegun, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Iragarki hau argitara eman eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita.

c) Honako hauek erreklamazioak jar ditzakete: 21/2003 Foru Araueko 17.   artikuluan zerrendatutakoak.

 d) Erreklamazio arrazoiak: 21/2003 Foru Araueko 17.2     artikuluan  adierazitakoak.

 e) Errekurtsoa aurkezteko organoa: Udalbatzarra.

 

Adierazitako informazio epea igaro eta inolako erreklamazio edo oharpenik egin ez bada, aipatutako Aurrekontu Orokorra behin-betirako onartuko da, beste erabakirik hartzeko beharrik gabe.

Gabirian, 2017ko martxoaren 30ean.

Alkateak,

Iñaki Etxezarreta Egiguren

 

 

 

0 Iruzkin

Egin ekarpena

Zure eposta helbidea ez da argitaratuko.