Ekainaren 10ean eguerdiko 12:00etatik 12:30era Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen Giza Katea egingo da, eta gabiriarrok parte hartuko dugu. 80 pertsona behar dira, gutxienez, aurreikuspenak bete eta dagokigun kilometroa osatu ahal izateko, Goierriko beste hainbat herrirekin batera. 181.a izango da gure kilometroa, Murgian, eta autobusak izango dira bertara joateko. Bi aukera izango ditugu:

1- Goizeko 8:00ak aldera irten eta Giza Katea amaitutakoan itzuli.

2- Ordu berean irten, Giza Katea amaitutakoan Gasteiza joan bertan 13:30etik aurrera antolatutako festara, eta iluntzean Gabiriara itzuli.

 

Izena emateko aukera honako egun hauetan izango dugu gabiriarrok (16 urtetik beherakoek ere izena eman behar dute, nahiz eta ez dugun daturik jasoko):- Maiatzaren 18an 18:30ean kultur etxean egingo den kirolarien mahai-inguruaren aurretik eta ondoren.

– Maiatzaren 25ean Osinalde Elkartean izango den bertso zaharren emanaldiaren aurretik.

– Ekainaren 3an arratsaldeko 18:30ean Loiolakoen alde saloian egingo den bertso-saioaren aurretik eta ondoren.

Egun horietan, izena emateko aukeraz gain (norbere datuak eman, eta 5€ren truke zapia jaso), autobuserako txartela erosteko aukera izango da, eta baita kamiseta berriak aukeratu eta eskatzekoa ere. Joateko modurik ez baduzue, baina Giza Katean parte hartu nahi baduzue, deitu honako bi telefono zenbaki hauetako batera:

 

 

– Aratz: 636 45 88 84

– Eresti: 635 20 39 58

Animatu, egun-pasa ederra izango da eta!

https://www.youtube.com/watch?v=nTbWOZJH7fY&feature=youtu.be

0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.